"Aitzakiarik ez", azaroaren 25eko leloa, Indarkeria Matxisten Aurkako Eguna
Erakusketak, filmen proiekzioak eta autodefentsa tailerrak izango dira, besteak beste
Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak kanpaina bat prestatu du
azaroaren 25ean,
Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Kanpaina horrek jarrera matxisten justifikazioan jartzen du arreta, baita jarrera horiek ikusarazi eta borrokatzeko premian ere. Aurten ere,
Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleek diseinatu dute kanpaina.
Ekimenak agerian utzi nahi du espazio guztietan
matxismoari garrantzia kendu nahi dioten esaldiak eta jarrerak daudela. Nabarmendu duenez, "umorea besterik ez da", "ez zen hain serioa" edo "gaizki hartzen duzu" bezalako mezuek oztopo bat sortzen dute, berdintasunean aurrera egitea eragozten diguna.
Udalak sare sozialen bidez zabalduko du kanpaina
#aitzakirikez #excusasno. traolarekin, eta haren irudia ikusgai egongo da bide publikoko termometroetan. Halaber, Dbuseko autobusek puntu morea izango dute linea guztietan.
Gainera, Udalak, emakumeen hainbat elkarterekin eta elkarte feministekin batera, jarduera bateratuen programa bat egingo du.
Azaroaren 25aren inguruko jarduerak
Egitaraua azaroaren 21etik abenduaren 13ra bitartean garatuko da. Besteak beste, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei omenaldia, erakusketak, filmen proiekzioa eta autodefentsa feministako ikastaroak.
Hilaren 25erako, Koordinadora Feministak
manifestazioa deitu du, 19:00etan Boulevardetik abiatuta. 18:30ean, Emakumeen Etxe parean geraleku bat egongo da topaketara joateko.
Urtero bezala, Emakumeen Etxean
puntu moreak erosi ahal izango dira norbaitek bere bulegoan, establezimenduan edo beste leku batean jarri nahi baditu.
Berdintasun Saila urte osoan aritzen da
indarkeria sexisten aurkako prebentzioa lantzen, autodefentsa feministaren bidez eta erasoen aurkako kanpainak eginez hiriko une garrantzitsuetan (jaietan, esaterako). Gainera, Emakumeen Etxean indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako espazio eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dira.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/11/14-an argitaratua