Indarkeria matxistak nerabezaroan VI. Jardunaldia

Jardunaldia urriaren 26an eta 27an izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Intxaurrondo Kultur Etxean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Beste urte batez martxan da indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldia. Donostia Gazteriak Udaleko Berdintasun sailarekin batera VI. edizioa antolatu dugu aurten.

Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak (abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria...) hainbat toki eta modutan gertatzen dira. Horrek duen garrantziari eta ondorioei erreparatu nahi diogu, horretarako lehenengo urratsa gaia ezagutzea da, eta hartan sakontzea. Gure jendartean, haur eta nerabeek jasaten duten indarkeria nabarmena da. Indarkeria beti existitu da, baina azken urteotan gai honen inguruko ikerketek eta argitalpenek lagundu egin dute arazoaren inguruko informazio gehiago izaten eta ikusarazten. Indarkeria matxistak modu psikologikoan, fisikoan eta sexualean gauzatzen dira; hala nola, bullying-a, sareen bidezko jazarpena eta baita haur eta nerabeen aurkako indarkeria/abusu sexuala ere.

Hori guztia kontuan hartuta, haur eta gazteek jasaten dituzten indarkerien aurrean eta ekar ditzakeen ondorioen aurrean kezka eta zalantzak sortzen zaizkigu. Haurrekin eta nerabeekin edota indarkeria matxistaren prebentzioan lan egiten dugunok hainbat galdera ditugu eta horiei erantzuten saiatuko gara.

Jardunaldian indarkeria matxistak eta haurrenganako abusuetan adituak izango ditugu; besteak beste, gai horiek guztiak lantzeko abokatuak, psikologoak, ikertzaileak eta aktibistak. Hizlari hauek hartuko dute parte: Miren Ortubay Fuentes, Carmen de Manuel Vicente, Raquel Raposo Ojeda, Maitane Urizar Elorza, Ainhoa Azurmendi Echegaray, Charo Arranz Diez, Sara Polo Yrazu, Susanna Minguell, Maddi Ane Txoperena eta Eihera Kooperatibako kideak.

Batez ere haur eta nerabeekin lan egiten duten edo harremana duten eragileei zuzenduta dago. Izen-ematea beharrezkoa da eta Donostia Gazteriaren webgunean egin daiteke.

Parte hartzea doakoa bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, edukiera mugatua izango baita.
Izena emateko epea urriaren 3tik 16ra izango da, eta Donostia Gazteriaren webgunean (www.donostia.eus/gazteria) edo esteka honetan zuzenean klik eginda egin ahal izango da: https://labur.eus/indarkeriamatxistajardunaldia2022


Informazio guztia ere hemen:

- www.donostia.eus/gazteria
- www.donostia.eus/berdintasuna
- Edo 943481909 telefonora deituz

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/05-an argitaratua