Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak

Lokala Amara Bai Elkartearentzat, Sarriegi Plaza, Arteleku Plaza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lokala Amara Bai Elkartearentzat

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Amara kaleko 21. zenbakian dagoen lokalaren erabilera pribatiborako administrazio-emakida Amara Bai elkarteari ematea.

Emakida doakoa da eta 3 urterako ematen da. Epe hori beste 2 urtez luza daiteke, alderdiek berariaz hala adosten badute.

Lokalak 84 metro koadroko azalera du eta Amara Bai elkarteak Amarajai Elkartearekin eta Donostiako Amara Areto Futbol Kirol Elkartearekin partekatu beharko du.

Sarriegi Plaza

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko proiektuaren lehenengo jarduketari dagozkion obrak burutzeko kontratuaren behin-behineko jarraipena. Obra horiek Construcciones Moyua S.L. enpresari esleitu zaizkio.

Plaza zolatzeko hasierako esleipenaren prezioa %18,48 igo da. Honek 24.200 euro gehiagoko inbertsioa suposatuko du. Hala, azken aurrekontua 155.150 eurokoa da.

Hiri Proiektuetako sailetik jakinarazi dutenez, danborrariaren eta urketariaren monumentuak Santo Tomaserako amaituko dira, aurreikusitakoa baino hiru aste geroago.

Arteleku Plaza

Halaber, Txomin Enean Arteleku Plazako lanak egiteko kontratuaren behin-behineko jarraipena onartu du, Campezo Obras y Servicios S.A. enpresari esleitua.

Esleipenaren prezioa %3,79 igo da, 59.278 euro gehiago. Hala, azken aurrekontua 1.622.650 eurokoa da.

2022/11/22-an argitaratua