'Hustubidetik, zero hondakin' kanpaina Martuteneko eta Igarako industrialdeetan
Udalak industrialdeetan isuri kutsatzaileak prebenitzeko ekimen bat jarri du abian
Donostiako Udalak ingurumen-sentsibilizazioko kanpaina bat jarri du martxan gaur goizean
Martuteneko eta Igarako industrialdeetako enpresentzat,
hustubide edo estoldetatik hondakinak botatzeak duen inpaktu negatiboaz kontzientziatzeko.
'
Hustubidetik, zero hondakin' leloa duen kanpainari buruzko informazio-kartelak jarri dira bi industrialdeetako sarreretan. Gainera, aste honetan zehar, azalpen-liburuxka bat banatuko da inguruko enpresetan, eta dibulgazio-bideo bat ere jarriko da Dbusen pantailetan, bi astez.
Udalak
ohartarazi du araudia betetzen ez duten enpresei zehapen ekonomiko bat jarriko zaiela, legez kanpoko isuririk hautemanez gero.
Udalak dei egin die Martuteneko eta Igarako enpresa guztiei, denen artean industrialdeak
espazio garbiak eta jasangarriak izan daitezen eta ingurunearekin errespetuz joka dezaten.
Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, azken hilabeteetan isuriak antzeman dira bi industrialdeetan, eta horregatik egin dute kanpaina hau:
"Ohituta gaude etxeko hondakinen kudeaketa egokiari buruz hitz egitera, baina garrantzitsua da lan-eremuan ere ohitura onak izatea, dela bulegoetan, dela industrian."
García Hernándezek gogorarazi du pinturak, olioak, gasolioa eta halako hondakinak horretarako dauden bideak baliatuz kudeatu behar direla:
"Kontuan izan behar dugu hustubidetik botatzen diren hondakinak ibaira edo itsasora joan daitezkeela, eta horrek ura kutsatu eta ingurumenari kalte egiten diola".
Informazio liburuxka
2025/11/11-an argitaratua