Udalak udal kirol instalazioen ingurumen-datuak eskaintzen ditu , denbora errealean

Kiroldegien pantailetan erakusten dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udal kiroldegietan jarritako informazio-pantailak hainbat kirolgunetako ingurumen-informazioa denbora errealean eskaintzen hasi dira. Zehazki, une bakoitzean ikus daitezke igerilekuen eremuko giro-tenperaturaren datuak, baita igerileku bakoitzaren uraren tenperatura zehatza ere. Espazio horietako hezetasun erlatiboaren eta CO2 metaketaren datuak ere ikus daitezke.

Igerilekuen araudiaren arabera, uraren tenperaturak 24ºC eta 28ºC artekoa izan behar du, eta 30ºC-ra iritsi ahal izango da txaplata egiteko edo hastapeneko igerilekuetako ontzietan. Ildo horretan, Donostia Kirolak ezarrita dauka 25 m-ko igerileku guztietako tenperatura ez dela 27ºC-tik jaitsiko, eta gehienezko mugara (30ºC-ra) iritsiko dela hastapeneko igerileku guztietan, Paco Yoldi igerilekuko 25 m-koa barne.

Gainera, gimnasioetako eta ziklo indoorreko aretoetako tenperaturari, hezetasunari eta CO2ari buruzko datuak ere eskura daitezke.

Ekintza hori Donostia Kirolaren ingurumen-estrategiaren parte da. Estrategia horrek, azken urteotan, energia-kontsumoak nabarmen murriztea lortu du, eta, batez ere, atmosferara isuritako CO2ak, duela 8 urte baino % 65 gutxiago.

Bigarren fasean, ingurumen-datu horiek www.donostiakirola.eus webgunetik ere ikusi ahal izango dira denbora errealean.

2023/02/08-an argitaratua