Udalak omenaldia egin dio Suhiltzaileen Kidegoari 150. urteurrenean

Hori dela eta, Eneko Goia Alkateak eta Udal Korporazioak Suhiltzaileak omenduko dituzte urteurren hori gogora ekartzeko, Udalbatza aretoan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alkateak eta Imanol Andonegi Suhiltzaileen buruak ekitaldiari hasiera eman diote.

Eneko Goiak esan duenez “plazer handia da niretzat horrelako ospakizun bat egitea eta gure hiriko segurtasunaren eta lasaitasunaren zutabe diren suhiltzaileen 150 urteak ospatzea”. “Suhiltzaile talde aurreratua, prestatua eta prestua zarete eta hori, alkate batentzat, sekulako lasaitasuna da” azpimarratu du.

Bestalde alkateak urte hauetan hildako suhiltzaileak gogora ekarri ditu, José Manuel Gabilondo, Ramón Leiza, Antonio Gabilondo Múgica eta Félix Aizpurua.

Imanol Andonegik adierazi duenez “ niretzat izugarrizko harrotasuna da suhiltzaileen burua izatea eta gaur bereziki sekulako zoriontasuna sentitzen dut”. “Eskerrak eman nahi dizkiet lankide guztiei, udala eta udal zerbitzu guztiei behar eta nahi dugun suhiltzaileen parkea izateagatik eta batez ere gure familiartekoei gure ondoan egoteagatik” amaitu du.

Ekitaldian, urteurrena ospatzeko oroitzapenezko plaka bat eman zaio, denon izenean, Jose Ignacio Korta Urrestarazu sarjentuari eta Aldayri, Udal Arkitekto eta Suhiltzaileen Burua izandako Rafael Aldayren bilobari.

Alderdi Ederren, asteburu osoan zehar, suhiltzaileen kamioi historikoak egongo dira ikusgai. Horietako bat 1962ra arte erabili zuten lehen “autoeskala” kamioia da. Egun Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan dago.

150. urteurren hau ospatzeko, eraikinean bertan egongo den argazki eta tresneria historikoen erakusketa inauguratu du Udalak; sarrera Alderdi Ederretik. Asteburu honetan zabalik egongo da 10:00etatik 19:00etara.

Gaurko ekitaldia Jose Manuel Etxanizek idatzitako “Bomberos donostiarras, apuntes para su historia, 1867-2017” liburuaren aurkezpenarekin amaitu da.

2017/10/20-an argitaratua