Udalak administrarientzako 63 plazako deialdia onartu du

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: GLL eta LPPBLak eta Groseko kolektoreak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak 63 administrari lanpostu behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ditu. Horiek txanda librekoak eta oposizio-lehiaketa bidezkoak izango dira. Postu horietatik 58 sarbide orokorreko modalitatekoak izango dira, eta 5 plaza desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupokoak.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, “deialdi honek Udalean lanpostuak finkatzeko eta bitartekotasuna murrizteko bidea jarraitzen du, eta, horretarako, eskura ditugun tresna guztiak erabiltzen ari gara”.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa izango da, behin iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horren irekieraren berri ere emango da Udalaren webgunean.

Lanpostu horiek eskuratzeko baldintzak Udalaren web orrian egongo dira (www.donostia.eus) eta, besteak beste, euskararen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari buruzkoak dira. Webgune bereko enplegu atarian eta udaletxean bertan eman daiteke izena.

Hautapen prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez dutenen artean ordezkapen zerrenda bat osatuko dira, lanpostu hutsak betetzeko edo aldi baterako beharrak betetzeko. Lan-poltsa horiek beste administrazio publiko batzuei ere uzten zaizkie, langileak kontratatu behar dituztenerako.

GLL eta LPPBLak


Tokiko Gobernu Batzordeak ere onartu ditu:
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) emateko jarduketa irizpideak, zeinetara gutxienez 2.378.000 euro bideratuko da
  • Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzen (LPPBL) oinarri espezifikoak, gutxieneko aurrekontua 650.000 eurokoa izango da

Bi kopuru hauek gutxieneko inbertsioa izango da, izan ere, hauek handitzeko aukera izango da, eskatzaile kopuru handiagoaren eta emandako laguntzen zenbateko handiagoaren arabera.

2020an, Donostiako Udalak hurrengo espediente kopuruak erantzun zituen:
  • GLL 3.316 espediente (2019an baino %18 gehiago)
  • LPPBL-n, 613 espediente tramitatu ziren (2019an baino %25 gehiago)

Groseko kolektoreak


Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du URBYCOLAN S.L. enpresari esleitzea Groseko kolektoreak premiaz birgaitzeko proiektua (I. fasea) gauzatzeko kontratua. Proiektu honen bidez, Gros auzoko zenbait kaletako kolektoreen egitura birgaitu eta indartuko da, haiek partzialki edo osorik kolapsatu ez daitezen. Horrela, datozen hamarkadetan horien funtzionamendua egokia izatea ahalbideratuko du. Proiektu honetarako aurrekontua 709.489 eurokoa da, eta 8 hilabeteko epean gauzatu beharko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/26-an argitaratua