Oroitzapen ekitaldiak abuztuaren 31ko hondamendia gogorarazteko

Egun osoko egitaraua aurkeztu du Eneko Goia alkateak, parte-hartzaile ezberdinekin batera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
1813ko abuztuaren 31an tropa ingelesek eta portugaldarrek hiria menderatu ondoren, su eman zioten. Kale bakarra utzi zuten ukitu gabe, ostatu hartzeko balio izan ziena okupazioak iraun zuen denboran. Gaur egun, Abuztuaren 31 kalea bezala ezagutzen dugu. Aspalditik, egun horretako ezbeharra gogora ekartzeko helburuarekin hainbat ekitaldi egiten dira.

Abuztuaren 31n, goizeko 11:30ean emango zaizkie hasiera ekitaldiei, San Bizente Elizan, aliatuen tropek hiria hartu eta suntsitu zutenean eroritakoen omenez egingo den mezarekin. Ondoren, 12:45ean, udal agintariek, Alde Zaharreko danborradetako ordezkaritza batekin batera, lore-eskaintza egingo dute Itsasoko Atean (Portaletas).

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, oroitzapen desfilea eta hirian gertatutako erasoa eta suntsipenaren antzezpena izango dira ikusgai: Zuloaga plazan hasiko da eta Parte Zaharreko hainbat kaleetan barrena abiatuko da.

Ekitaldirik solemneena eta karga sinboliko handiena duena danborradak Bulebarreko kioskoaren aurrean elkartzen direnean eta minutu bateko isilunea egiten dutenean gertatuko da. Ondoren San Sebastián Martxa joko dute.

21:30ean, hiriko eliza ezberdinetatik kanpai hotsak entzun ahal izango dira, eta Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztuko dira. Zuzien argitan zeremonia martxa egingo da. San Bizente ataritik hasiko da, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaz, eta Santa Maria elizaren atarian amaituko da, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun.

Hiriko alkate Eneko Goiak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei, baita elkarte gastronomiko, instituzio eta erakunde ezberdinei ere, hiriak duela 200 urte jasandako sarraskia gogorarazteko urtez urte egindako lanagatik.

Abuztuak 31ko oroitzapen egitaraua

11:30. Elizkizun Nagusia San Bizente elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Udaleko Txistulari taldea.

12:45. Lore eskaintza Itsasoko Atean (Portaletas).

17:00. Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.

17:15. Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbildu.

18:00. Urteurreneko desfilea Zuloaga plazatik irten.

19:00. Minutuko isilunea Bulebarreko kioskoan.

19:00. “Sutan” fikziozko film laburraren proiekzioa San Jeronimo aretoan. Proiekzioaren ondoren, mahai ingurua Naia Artzamendi zuzendari eta gidoilariarekin eta beste bi lagunekin.

19:30. Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratu.

21:00. Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.

21:30. Kanpai hotsak hiriko eliza desberdinetan eta Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztea. Zuzien argitan zeremonia martxa abiatuko da San Bizente elizako ataritik, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaren laguntzarekin, eta Santa Maria elizaren atarian amaituko da, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, Easo Araoz Gazte abesbatza, Santa Cecilia abesbatza, Gaztelupe abesbatza, Aiert Beobide dantzaria, Andoni Aleman prosalaria eta Xabier Otaegiren aurkezpenarekin.

Erakusketa eta hitzaldiak

Abuztuaren 25etik 30era San Jeronimoko hitzaldi aretoan azalpen panelekin erakusketa bat egongo da ikusgai. Halaber, hainbat hitzaldi eskainiko dira: hilaren 26an D.R. Guirao Larrañagak “La batalla de San Marcial (1813)” hitzaldia emango du; 29an D.J.J. Pi Chevrotek “Las fortificaciones de San Sebastián”, eta 30ean D.J. Mª Leclercq Sáizek, “El asalto del 31 de agosto”.

Informazioa: DonostiakoFestak

2022/08/24-an argitaratua