Txomineneako alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko behin-behineko zerrendak.

Maiatzaren 25etik aurrera kontsulta daitezke.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Erakundeak Txomineneako etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda egin du. Zerrenda horretan, eskabide bakoitzaren kupoa eta lortutako puntuak adierazten dira.

Honela kontsulta daiteke:
  • Etxegintzaren webguneko atal honen bidez.
    Kontsulta hori egiteko, NANaren zenbakia eta bilatzailearen zenbakia sartu beharko dira, eta maiatzaren 25etik aurrera Etxegintzak eskatzaileei posta elektronikoz edo SMS bidez helaraziko dizkie.
  • Modu presentzialean, gure bulegoetara joanda, maiatzaren 26tik aurrera, hitzordua erreserbatu ondoren.

Erreklamazioak aurkezteko epea:
Erreklamazioak egiteko hamar egun balioduneko epea 2020ko ekainaren 1ean irekiko da. Beraz, ekainaren 12an itxiko da.

Esleipen-prozedurari, kupoei eta puntuazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu atal hau Etxegintzaren webgunean.

2020/05/25-an argitaratua