Azaroak 25: Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna

Beste urte batez, Usandizaga Institutuko diseinuko ikasleek sortu dute kanpaina

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Gazteria Sailarekin eta Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko Goi Mailako Graduko Prestakuntza Zikloko ikasleekin batera, azaroaren 25erako kanpaina bat prestatu du, eta aurten, askotariko modutan gauzatzen den kontrol sexistan jarri du fokua.

Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko egunaren harira sortutako kanpaina honetako irudia dBuseko markesinetan eta sare sozialetan egongo da ikusgai, #kontrolsexista eta #controlsexista traolekin. Era berean, hiriko hainbat udal zerbitzuk, eta emakumeen eta elkarte feministek antolatutako jarduerak bildu dira egitarau bateratu batean.

Berdintasun Saila urte osoan aritzen da indarkeria sexisten aurkako prebentzioa lantzen, autodefentsa feministaren bidez eta erasoen aurkako kanpainak eginez hiriko une garrantzitsuetan (jaietan, esaterako). Gainera, Emakumeen Etxean indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako espazio eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dira.

Azaroaren 25aren inguruko jarduerak



Alde batetik, Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak indarkeria matxisten aurkako ekimen bat egin zuen joan den azaroaren 18an, Showtime kultur elkartearekin elkarlanean.

Azaroan 24an, aldiz, ‘Indarkeriaz hitz egiten’ hitzaldia egingo dute, Intxaurrondo Berri elkarteak antolatuta. Intxaurrondo kultur etxean izango da, 18:00etan.

Beste alde batetik, azaroaren 25ean, Beldur Barik lehiaketako Donostiako sari banaketa ekitaldia izango da Victoria Eugieniako Klub aretoan, 18:00etatik aurrera. Donostia Gazteriak antolatutako jarduera gidatuko du Nerea Arriola Urberuaga aktore, umoregile eta antzerki irakasleak.

Bestalde, hilaren 25erako, Koordinadora Feministak manifestaziora deitu du: mobilizazioa Bulebarretik abiatuko da, 19:00etan.

Azkenik, egun honen harira, indarkeria sexista lantzeko jarduera ugari antolatu dira haurtxoko eta gaztelekuetan.

Urtero bezala, Emakumeen Etxean puntu moreak eskuratu ahal izango dira, norbaitek bere bulegoan, establezimenduan edo beste tokiren batean jarri nahi baditu.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/23-an argitaratua