Otsailak 5: trafiko mozketak

Gimnástica de Uliako lasterketa egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, otsailaren 5ean, Gimnastica de Uliako lasterketa egingo da hirian. Hori dela eta, trafiko neurri ezberdinak hartuko dira goizeko 07:00etatik, lasterketa amaiera arte, gutxi gorabehera 14:00ak.

07:00etatik aurrera, Zurriola hiribidea itxiko da, Lapurdi plazatik Zurriolako zubiraino. 09:30ean, Nafarroa hiribidearen (Ategorrietatik) eta Zurriola hiribideko lotunea moztuko da (Erdialderako noranzkoan).

Eraginak

Zehazki,ibilgailuentzat itxiko dira:
  • Zurriola hiribidea eta Nafarroa hiribidea, guztiz, Erdialderantz
  • Jose Miguel Barandiaran kalea
  • Ategorrietako Galtzara Zaharra

Ategorrieta hiribidea bi erreitan banatuko da, beheranzko noranzkoan, ibilgailuak bidearen ezkerraldetik igaro ahal izateko. Korrikalariak eskuineko aldetik ibiliko dira.

Zurriola hiribidea, hiriko irteerarako noranzkoan, Ramon y Cajal kalearen parean itxiko da, eta Boulevardetik datozen ibilgailuak Colon pasealekura desbideratuko dira.

Nafarroa hiribidea, hiriko irteerako noranzkoan, irekita egongo da.

Aukerak

Alexandria eta Rodil kaleetatik datozen ibilgailuak Zemoriya kaletik irtengo dira Nafarroa hiribiderantz, hiriaren irteerarantz. Saguesetik irteten diren ibilgailuak ere Nafarroa hiribiderantz joango dira. Zirkulazio mugimendu horiek lasterketak ahalbidetzen duenean egin ahal izango dira.

Une oro, eta ahal den neurrian, ibilgailuak lasterketarekin tartekatuko dira, gunetik ateratzeko

Garraio publikoa

Garraio publikoak aldaketak egingo ditu ibilbide batzuetan, 7:15etik 14:00etara, gutxi gorabehera.: Dbus, Lurraldebus,

Kursaal aparkalekua

Kursaaleko aparkalekura ezin izango da sartu 09:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera.
07:00etatik 09:00etara, ibilgailuak Zurriola hiribidetik eta Galtzada Nagusitik sartu ahal izango dira.

2023/02/02-an argitaratua