Abian da Emakumeen Etxeko 2025 ikastaro programa

Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 26ra irekiko da; besteak beste, bertso feminista klaseak eta flamenko eta Chi kung tailerrak izango dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gabonetako atseden-egun batzuen ondoren, Emakumeen Etxeak ohiko ordutegiarekin ireki ditu ateak (10:00 – 21:00) 2025 urteari hasiera emateko. Gainera, prest dago lehen seihileko ikastaroen eta jardueren programa; jarduera guztiak doakoak izango dira, eta baldintzak eta ezaugarriak orri honen amaieran dagoen dokumentuan kontsulta daitezke.

Eskainitako jarduera eta ikastaroak multzoka taldekatuta daude eta honako hauek dira:

Formakuntzarako blokeak


Gai zehatzak lantzeko gune trinkoak, non diskurtsoak sortzen ditugun eta elkar hartzen dugun, formakuntzen bitartez elkar ahalduntzeko xedearekin.

• ‘Filofeministak bidean. Bidaiatu eta filosofatu’
• ‘Bertso eskola feminista’
• ‘Autozaintzaren eta gorputzaren bidez ahalduntzea: Chi kung”
• ‘Flamenko feminista ikastaro trinkoa’
• Autodefentsa feminista
• Minbizia Literaturan

Izen-ematea urtarrilaren 13tik 26ra egingo da Internet bidez. Gutxieneko inskripziora iristen ez diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egingo da, ikastaroa hasten den egunera arte.

Laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxera joan eta bertan egin dezakezu ordenagailuen eta Interneten espazioan.

Elkarguneak


Talde hauek ikasturte osoan zehar elkartzen dira eta gehienak irekiak mantentzen dira parte hartzaile berrientzat. Parte hartu nahi baduzu, deitu edo gerturatu Emakumeen Etxera.

‘Neska gazteentzako’ jabekuntza gunea
• ‘Etxeko langileen taldea’
• ‘Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak’
• ‘Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea’
• ‘Taldeko laguntza psikologikoa’
• ‘Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea’

Matraka guneak


Gune hauek irailean irekitzen ditugu eta batzuetan, toki libreak geldituz gero, urtarrilean ere bai. Bertan ikasturte osoko lanketa feminista bat egiten da eta Etxetik kanpoko proiekzioa duen talde bat sortzen da. Urtarrilean ‘Xilografia Feminista’ tailerrean oraindik apunta zaitezke (online).

• ‘Xilografía feminista’
• 'Antzerki laborategi feminista’
• ‘Batukada feminista’
• ‘Xake’
• ‘Koroa’
• ‘Klown’
• ‘Irakurle eskola feminista’
• ‘Afektu-goseak euskal literatura garaikidean’
• ‘Emakume martetarrak’
• ‘Proletariak’
• ‘Beste ahots batzuk’


Bestalde, Emakumeen Etxeak doako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Honako PDF honetan kontsulta ditzakezu, ikastaroei, Matraka topaketei eta Elkarguneei buruzko gainerako informazioarekin batera.

Anima zaitez eta hurbil zaitez Etxera, ez geratu izena eman gabe.

Erlazionatutako dokumentuak

2025/01/08-an argitaratua