Bost udal eraikinek eguzki instalazio fotovoltaikoak izango dituzte

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu diten beste gai batzuk: Jakintza Ikastola, Zerga Ordenantzak, Arteleku plaza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du bost udal eraikinetan autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzeko kontratuaren lote desberdinak esleitzea. Kontratu honek 267.494 euroko aurrekontua du.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, horrelako ekimenei esker, Udalak administrazio askoz ere iraunkorrago baterantz beste pauso bat ematen du, eta, aldi berean, ingurumenarekiko hiri atseginago batean eragiten du.

Horrela, 1. lotea (Amarako Udaltzaingoa) eta 3. lotea (Pio Baroja Kiroldegia) Electrotécnica del Urumea SL enpresari esleitu zaizkio, eta 2. lotea (Manteo Kiroldegia), 4. lotea (Aitor Ikastola) eta 5. lotea (Bidebieta pilotalekua) Ekilor Energías Renovables SL enpresari.

Esleipen prezioak eta epeak hurrengoak dira:
  • 1. lotea: Amarako Udaltzaingoaren eraikina - 91.238 euro, 5 hilabete
  • 2. lotea: Manteo kiroldegia - 45.084 euro, 4 hilabete
  • 3. lotea: Pío Baroja Kiroldegia - 65.973 euro, 4 hilabete
  • 4. lotea: Aitor Ikastola - 30.098 euro, 3 aste
  • 5. lotea: Bidebietako pilotalekua - 35.099 euro, 3 aste

Jakintza Ikastola


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Climatizaciones Orio SL enpresari esleitzea Jakintza Ikastolako beroa ekoizteko eta banatzeko sistemaren erregaia berritu eta aldatzeko proiektua gauzatzeko kontratua. Honek 128.638 euroko aurrekontua du eta 60 egun balioduneko epean egin beharko da.

Gasolio galdara baten ordez gas naturaleko kondentsazio galdara berri bat jartzea da helburua, eraikinen jasangarritasun energetikoa hobetzeko, errendimendua eta emisioak hobetuz.

Zerga Ordenantzak


Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du Zerga Ordenantzak eta horien eranskinak aldatzeko proiektua behin betiko onartzea, 2022ko ekitalditik aurrerako ondorioekin, jendaurrean ikusgai egon den aldian ez baita inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Arteleku plaza


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Txomin Enean Arteleku plazako obren proiektua gauzatzeko kontratua etetea; izan ere, zuinketa egiaztatzeko aktan jasotzen denez, ezin da obren hasiera finkatu, lursailen erabilgarritasun teknikoari dagokionez eragozpenak baitaude, lurzatia ez delako kontsolidatu.

Gomendio teknikoa da lurraren kontsolidazioa hilabete pare batez handitzea, lurraren sendotze-egoeraren parametro zuzenak ziurtatzeko.

2021/11/30-an argitaratua