Egin da hondartza denboraldirako eguzkitakoak esleitzeko zozketa Udaletxeko Udalbatza aretoan. Zerbitzua 3 denboralditarako esleituko da. 2025eko denboraldia ekainaren 15etik irailaren 30era izango da.
Zozketaren emaitzak
Orokorra: 329
Desgaitasuna duten pertsonentzat: 16
Aukeraketa egiteko moduak
Esleipena Udalaren webgunearen bidez egingo da, bertara sartzeko erreserba zenbakia sartu beharko delarik
Herritarren harreta zerbitzurako bulegoetan, Udalinfon, hitzorduarekin, eskatu hitzordua webgunean edo deitu 010era
Guztira 1.726 eskaera erregistratu dira eta kupo orokorreko 1165 eta desgaitasuna duten pertsonentzako 28 toldo zozkatu dira (21 eskaera zeuden). Zozkatutako toldo, karpa eta eguzkitakoak honela banatzen dira:
Zurriola: 240 toldo
Kontxa 290
Ondarreta: 424 toldo, 82 karpa eta 157 eguzkitako
Egutegia
2025/01/24: eskaera-aldiaren hasiera (00:00)
2025/02/07: eskaera-aldiaren amaiera
2025/03/04: eskaeraren egoera webgunean bistaratzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
2025/03/14: erreklamazioak aurkezteko epearen amaiera
2025/03/17: zozketa zenbakiaren esleipena
2025/03/20: zozketa eguna
2025/03/24: lehen esleipen-fasearen epearen hasiera
2025/04/29: lehen esleipen-fasearen epearen amaiera
2025/05/05: bigarren esleipen-fasearen epearen hasiera
2025/05/09: bigarren esleipen-fasearen epearen amaiera