Lorategi Hiria birsortzeko aurrerapausoa

Eraitsi beharreko sei etxebizitzetako maizterrei zein bizilagunei ostatu emateko hitzarmenak onartu dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak Loiolako Lorategi Hiriko sei etxebizitzetako maizterrak eta bizilagunak birkokatzeko hitzarmenak onartu ditu. Sei etxebizitza horiek eraitsiko dira Donostiako Udalak Loiolako Lorategi Hiriko garapen berria egiteko.

Eneko Goia alkateak adierazi du, aurrerapauso handia dela eremu horretako garapenarentzat. Eta garapen horri esker eremua birsortuko da, etxebizitza berriekin, ekipamendu berriekin eta gune berde berriekin. Eta gainera, Erriberak eta Loiola auzoen arteko lotura hobetuko da. Eskubidea duten maizterrak zein bizilagunak hiriko jabe publikoko etxebizitza ezberdinetan emango zaie ostatu..

Egun, Udala eremuaren garapena egiteko proiektua idazten ari da. Horretarako Endara Ingenieros Asociados enpresari kontratua esleitu zion. Eta horri esker, 65.900 m2ko eremua birsortu ahal izango da, 261 etxebizitza berri sortuz – %40 babes publiko motaren bat izango dute –. Era berean, egun dauden 55 etxebizitza sendotuko dira; 6.000m2ko erabilera tertziarioko guneak sortuko dira; ekipamendu publikoko bi eraikin egingo dira; bi kirol-gune egingo dira; eremura sartzeko bide berriak sortuko dira; eta gune berdi berriak egingo dira ibaiaren ondoan.

Bide berriei esker, egungo Loiolako kultur-etxearen eta pilotalekuaren aurrean plaza berria sortuko da, eta bertatik oinezkoentzat izango den Matxiñene kale handitutik Loiolako Erriberetan sartzeko biribilguneraino iritsi ahal izango da.

Aurreikusita dago proiektua uda amaieran edo udazkenaren hasieran onartzea, eta jarraian lanak esleitzeko prozesuari ekitea. Hortaz, Lorategi Hiriko eremu berriaren lanak 2023ko erdialdean hasteko moduan egongo lirateke.

Kontadores



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontadores Gazte Zentroko Zerbitzuen prestazioa kontratazio espedientea, hala nola kontratua aratuko duten baldintza administratibo berezien agiriak, baldintza berezien pleguekin batera.

Lizitazioaren aurrekontua 153.124€koa da eta kontratuaren gauzatze-epea da kontratua formalizatzen denetik 2024ko ekainaren 30era arte, luzapen posible batekin: 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era.

San Bartolome



Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio San Bartolome Muinoa, S.A.-k HE “CE.05 SAN BARTOLOME” urbanizazio proiektuaren aldaketari.

Helburua da eremuan egingo den parke berria – Catalonia hotelera iritsi baino lehen dagoen eremua – ahalik eta naturalena izatea. Bertan, inguruan egindako indusketan agertutako elizaren aztarnak daude. Eta aztarna hauek parke berriaren eremu zentrala izango dira. Era berean, parkeak egonlekua, haurrentzako jokoak eta zuhaitzak izango ditu.

Halaber, proiektua hogei egunean ikusgai jarrita edukitzea onartu du.

Illarra



Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio 1/lB.12.1 Illarrako jarduketa Integratuaren Urbanizatzeko Jarduketa Programari. Eremu horretarako aurreikusitako garapenak 262 etxebizitza berri izango ditu, horietatik %50 inguru babes publikokoak.

Jarduketa integratuaren eremua 59.479m2koa da eta urbanizazioa lur-sail ezberdinetako jabeen arteko ituntze-sistema bidez egingo da. Horren harian, Donostiako Udalak 846.000 euroko urte anitzeko aurrekontu-saila du 2022 eta 2023rako jarduketa egin ahal izateko.

2022/06/21-an argitaratua