Urtarrilaren 13an, Araba parkeko haur-parkea itxi zen, segurtasun-zoladura berritu ahal izateko. Jolaserako gune horiek ez dira eskuragarri egongo 2 bat astez.
Hauek dira egiten ari diren lanak:
dauden jokoak berreskuratzea
joko berriak jartzea
segurtasun-zoladura berriak
Kostua: 33.250€ (BEZa barne)
Zoladurak beste parke hauetan ere berritu dira:
Elizasu
Casanaoa
Juan Carlos Guerra
Araba parkeko lanak bukatu ondoren, Sagastiederreko zoladura konponduko da.