Illarrako Urbanizatzeko Jarduketa Programari hasierako onarpena emanda

Aurreikusitako garapenak 262 etxebizitza berri izango ditu, horietatik %50 inguru babes publikokoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Illarrako jarduketa integratuaren Urbanizatzeko Jarduketa Programari. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, eremu horretan 262 etxebizitza berri eraikitzeko – horietatik %50 inguru babes publikokoak – garapena egiteko azkeneko tramiteetako bat dela.

Jarduketa integratuaren eremua 59.479m2koa da eta urbanizazioa lur-sail ezberdinetako jabeen arteko ituntze-sistema bidez egingo da. Horren harian, Donostiako Udalak 846.000 euroko urte anitzeko aurrekontu-saila du 2022 eta 2023rako jarduketa egin ahal izateko.

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, onartu du espedientea hogei egunean ikusgai jarrita edukitzea.

Martuteneko pasabidea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ADIFek aurkeztutako Martuteneko trenbideko (Donostia, Gipuzkoa) Madril-Hendaia linearen gaineko pasagune berriaren eta oinezkoen pasabidearen aurretiko azterlana, Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko Kosta Zerbitzuaren txostena eskatzearen baldintzarekin.

Alaialde


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Alaialdeko hainbat jarduera egiteko proiektuan jasotako 1. eta 3. jarduketa-eremuak gauzatzeko proiektua. Proiektuaren helburua da Alaialdeko eremu batean esku-hartze bat egitea, auzoaren hiri kalitatea hobetzeko, kaleen arteko lotura hobetuz eta dagoen espazio publikoa birdiseinatuz, haurrak eta adinekoak egoteko eremu misto bat egokituz.

1. eremuan irisgarritasuna hobetzen da, igogailu bat jarriz (bizikletentzako ere egokia), taldearen goiko aldean dauden lau etxebizitza-eraikinetako maila desberdinetarako sarbidea konpontzen duena, egungo eskailerak ordezkatzen dituzten arrapala batzuk sortuz, Eusko Jaurlaritzaren irisgarritasun-araudia betez. Herritarren parte-hartzearen ondorioz, igogailua kokatzeko hainbat aukera aztertu dira, eta adostasun handiena sortu duena aukeratu da. 3. eremuan arrapala berri bat sortu da 4. eta 6. atarietarako.

1. jarduketa-eremuaren (igogailua eta eskailerak) eta 3. jarduketa-eremuaren (arrapalak) proiektuak 513.266 euroko aurrekontua du


Parkeak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du zortzi haur parkeren jolasak eta etenik gabeko zoladuraren hornidura ren kontratazio espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 270.000 eurokoa da eta exekuzio epea 12 aste sorta bakoitzeko.

Kontratu honen xedea da hurrengo zortzi haur-parkeetako haur-jokoak eta segurtasun-zoladura aldatzea:
  • Martutene – Txikien gunea (39.500 €)
  • Arriberri (53.750 €)
  • Oleta (32.000 €)
  • Karmango Andre Maria(35.750 €)
  • Bera-Bera -Txikien Gunea (23.250 €)
  • Aldapa kalea (12.500 €)
  • Gaztelu kalea (17.750 €)
  • Igara - Aitor Zabaleta (55.500 €)

Euskara dirulaguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 34.200 euroko dirulaguntza ematea langabetuentzako euskara ikastaroak ematen dituzten 9 euskaltegiei: Hitzez euskaltegia, Urrats euskaltegia, AEK, Ilazki euskaltegia, Legazpi 6 euskaltegia eta Urumea (Gernika XXI) euskaltegia.

Laguntza hauek Donostian erroldatuak dauden langabetuentzako doako euskara ikastaroak antolatzen dituzten euskaltegiei zuzenduta daude.

2021/11/23-an argitaratua