'Ez Ikasi', azaroaren 25eko kanpainaren leloa, indarkeria matxistaren aurkako eguna
Aurtengo ekimenak hezkuntzan jarriko du arreta, ikasgeletako jarrera matxistak ikusgai jartzeko eta aldatzeko
Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak
'Ez Ikasi' lelopean azaroaren 25erako kanpaina berria prestatu du, indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta.
Aurten, mezuak
ikasgeletan jarri du arreta. Kanpaina honekin desberdintasunak indartzen dituzten ideiak eta jarrerak desikasten, zalantzan jartzen, generoak errespetatzen, elkarbizitza indartzen eta libreki pentsatzen irakasten den hezkuntza espazioa lortu nahi da.
Usandizaga Institutuko
Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Zikloko bigarren mailako ikasleek egin dute kanpainaren diseinua. "Sexismoa ez dago kalean, komunikabideetan edo sare sozialetan bakarrik: eskoletan, institutuetan eta unibertsitateetan ere ikasten da. Ikasten denaz hitz egin nahi dugu, eta ikasi behar ez genukeenaz ere", azaldu dute kanpainaren diseinua egin duten Usandizagako ikasleek.
Sentsibilizazio kanpaina ezagutarazteko sare sozialetan komunikazio ekimenak egingo dira. Urtero lez,
Dbus, Gazteria eta Kultur etxeek, eta nola ez
emakume elkarteek bakoitzak beretik ekarpenak egingo ditu indarkeria matxisten aurkako lanketa honetan.
Azaroaren 25erako jarduera programa
Programak honako jarduera hauek biltzen ditu, besteak beste:
•
Taillerrak
•
Antzeria
•
Zinema
Halaber, hilaren 25erako, Koordinadora Feministak
manifestazioa deitu du Boulevardetik abiatuta.
Urtero bezala, Emakumeen Etxean
puntu moreak erosi ahal izango dira norbaitek bere bulegoan, establezimenduan edo beste leku batean jarri nahi baditu.
Indarkeria matxistaren prebentziorako ekintzak
Udaleko Berdintasun Sailak urte osoan lan egiten du indarkeria matxista prebenitzeko, honako jardueren bidez:
• Berdintasun eta indarkeria matxisten aurkako planak
• Prestakuntza programak
• Protokoloak
• Jardunaldiak eta eztabaida taldeak
• Emakumeen Etxea
• Ahalduntze eskolak eta sentsibilizazio-kanpainak
Erlazionatutako dokumentuak
2025/11/12-an argitaratua