Udalak Hiri Hezitzaileen Sarearen Batzarrean parte hartu du Bruselan
Inklusiorako irakaskuntza dialogikoa, eleaniztasunaren garapena edo mugikortasun iraunkorra landu dira
Donostiak,
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE) 2025eko Batzar Orokorrean parte hartu du modu aktiboan. Botoa emateko eskubidea duen kide gisa, sareko erabaki estrategikoen, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarean (RECE) eta gaikako lantaldeetan parte hartu du.
Batzar Nagusiak elkartearen etorkizunerako
funtsezkoak diren gaiak jorratu ditu, hala nola:
- 2025eko Ekintza Plana onartu
- 2024ko Jarduera eta Ekonomia Memoria aurkeztu
- Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna planifikatu
- 2026ko Kongresua prestatu
Gainera, sarearekin bat egiten duten hiri berriei eta datozen urteetan jarraitu beharreko ildo estrategikoei buruz eztabaidatu da.
Donostiako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi ordezkariak, Iñigo García Villanuevak, Bruselan egin den 2025eko Batzar Orokorrean parte hartu du. Bertan, hezkuntza-politika berritzaileak garatzeko eta hiri-ingurune inklusiboagoak, jasangarriagoak eta bidezkoagoak eraikitzeko konpromisoa duten mundu osoko hirietako ordezkariak bildu dira.
Iñigo García zinegotziak adierazi duenez,
'Donostiak berretsi egiten du hezkuntzarekin duen konpromisoa, gizartea eraldatzeko ardatz gisa, eta bizikidetza, inklusioa eta iraunkortasuna sustatzen dituzten politika publikoen aldeko apustua egitenez.'
Jorraturiko gaiak
Topaketan hainbat hitzaldi eta azterketa bisita izan dira, baita
funtsezko gaiak jorratu ere, hala nola:
- inklusiorako irakaskuntza dialogikoa
- eleaniztasunaren garapena
- mugikortasun iraunkorra
- ekonomia zirkularraren sustapena
Hartu-eman gune horiei esker,
esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dira hezkuntzaren, jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren arloko erronka komunei aurre egiten dieten hirien artean.
Donostiak erronka globalei aurre egiteko konpromisoa berretsi du
Donostiako Udalak udalerrien arteko lankidetza konpromisoa berretsi du, tokian-tokiko erronka globalei aurre egiteko eta herritarren beharretara egokitutako politika publiko berritzaileak sustatuz.
Hiri Hezitzaileen Batzar Nagusian parte hartuta,
Donostia hezkuntza-politika eraldatzaileen aplikazioan erreferente gisa sendotzen ari da, eta hiri inklusiboagoak, jasangarriagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko hezkuntza funtsezko tresna dela erakusten du.
Iñigo Garciak, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, aipatu duenez '
ezagutza- eta esperientzia-truke horri esker, Donostiak ikuspegi eta jardunbide egoki berriak txertatu ahal izango ditu funtsezko eremuetan, hala nola aniztasunerako hezkuntzan, bizialdi osoko ikaskuntzan, mugikortasun iraunkorrean edo trantsizio ekologikoan'.
2025/03/25-an argitaratua