Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Gaueko Aterpea, Otorduak II, Lan Partekatuaren Planerako laguntzak (LPPP), Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gauerko Aterpea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Grupo 5 Acción y Gestión Social SA enpresari esleitzea Gaueko Aterpea gaueko harrera zerbitzuaren kontratua. Kontratuaren hasierako iraupena 2 urtekoa izango da (bi luzapen izan ditzake, gehienez urtebetekoak) eta urteko esleipen-prezioa 717.298 eurokoa izango da.

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua da, bereziki iragaitzazko perstonei eta etxerik gabekoei. Gaua pasatzeko baliabide bat eskaintzen du, eta gosaltzeko eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak eskaintzen ditu..

Otorduak II


Tokiko Gobernu Batzarrak etxerik gabeko pertsonek ostalaritza-zentroetan bazkaldu ahal dezaten 2025erako dirulaguntzen deialdia onartu du (Otorduak II programa), baita zentro laguntzaileak hautatzeko prozeduraren oinarriak eta 357.000 euroko hasierako aurrekontua ere (onuradunen kopurua espero zena baino handiagoa bada handitu daiteke).

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzendutako elikadura-programa bat da, ingurune normalizatu batean janari beroa eta eramateko afaria eskura dezaketenak, hiriko ostalaritza-zerbitzuen lankidetzari esker.

Lan Partekatuaren Planerako laguntzak (LPPP)


Tokiko Gobernu Batzarrak 2025erako Lan Partekatuaren Planerako laguntzen oinarri espezifikoak onartu ditu, baita 800.000 euroko aurrekontua ere (eskatzaile kopurua eta laguntzen zenbatekoa espero zena baino handiagoa bada handitu daiteke).

LPPPak laguntza ekonomiko puntualak dira, ez aldizkakoak, eta Donostiako Udalarekin Arreta Pertsonalizatuko Plana sinatu duten pertsonen eta familien oinarrizko premiei erantzutea eta gizarteratzea erraztea dute helburu.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra


Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteko behar diren zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu du, 1.600.104 euroko aurrekontuarekin, eta gauzatzeko epea 36 hilabetekoa da.

2024/12/03-an argitaratua