Ireki da 2024ko Gabonak Zuretzat programaren dirulaguntzetarako epea

Haur, nerabe edo/eta gazteei zuzenduriko ekintza ludiko edota kulturalak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak jasotzeko izen ematea zabaldu du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte izango den “Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira.

Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira eta ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Halaber, bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Eta horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez lantzea da helburua.

Dirulaguntza eskaerak 2024ko urriaren 28ra arte (barne) zabalik izango dira; eta, telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo da.

Informazio gehiago

2024/10/08-an argitaratua