Donostiak hiri adimendun gisa duen eskarmentuaren berri emango dio Costa Ricari

Holandako udalerrien elkartearekin (VNG) egindako lankidetzako proiektua izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Sustapenaren bitartez, ezagutzak transferitzeko proiektu batean parte hartuko du. Zehazki, Europako hainbat hirik ekarpena egingo diote Costa Rican kokatuta dagoen metropoli bati, garraio sistema eraginkorra eta iraunkorra prestatzeko fasean dagoena.

Donostiako proiektuak, hirian bideratu diren irtenbide adimendun eta integralak azalduko ditu, hiri adimendun izateko estrategiaren barruan gauzatu direnak. Gainera bere esperientzia azalduko du hurrengo arloetan:
  • Elkarlan publiko-pribatuko proiektuetan,
  • Efizientzia energetikoan
  • Energia berriztagarrietan
  • Gobernantzan
  • Herritarren partaidetzan.

Enrique Ramos-ek, Ekonomia Suspertzeko zinegotzigoa, aipatu du: “lankidetza honekin, hiri smart estrategiaren heldutasun maila erakusten ari gara. Gure esperientzia hasierako egoeran dauden beste proiektu batzuetara eraman ahal izatea pozgarria da guretzat ".

Proiektu hau, Holandako udalerrien elkartearekin (VNG) elkarlanean izango da, eta bere helburu nagusiak hurrengoak dira:
  • Efizientzia energetikoa
  • Mugikortasun iraunkorra
  • Datuen plataformak
  • IKTak

Proiektu horretara, Donostiako Sustapenak eduki baliotsu hauek eramango ditu:
  • Estrategiak hiri adimendun eta iraunkorretarako
  • Hiriak berpiztea eta berritzea, teknologia eta berrikuntza baliatuz
  • Aliantza publiko-pribatuak
  • Efizientzia energetikoa eta igorpenik gabeko hiri barrutiak
  • Klima aldaketaren aurrean, egokitzeko eta erresilientziarako estrategiak

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/29-an argitaratua