Mozketak Erregezaintza kalean, Jakintza ikastetxerako sarbideak errazteko

Mozketak ikasturtean zehar egingo dira, astelehenetik ostiralera, 8:50etik 9:05era eta 16:25etik 16:45era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Erregezaina kaleko mozketak erakusten duen mapa
Erregezaintza kalea 15 minutuz itxita egongo da Jakintza Ikastolan sartzeko eta irteteko orduetan. Helburua, ikasleen segurtasuna bermatzea da, COVID-19ak sortu dituen behar berrien testuinguruan.

Mozketa eraginkorra izango da Matia kaleko bidegurutzetik ikastetxeraino, eta ikasturteak iraun bitartean. Astelehenetik ostiralera izango da, eta egunean bi mozketa izango dira:
  • 8:50etik 9:05era
  • 16:25etik 16:45era

Mugikortasun sailak eta ikastetxeak, halaber, herritarren laguntza eskatu eta eskertzen dute, haurren segurtasuna bermatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/14-an argitaratua