Udalak Miguel Paredes eta Elena Moreno oroitu ditu

Bi plaka jarri dira Alde Zaharreko San Lorenzo kalean beren oroimenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
San Lorenzo Kalea


Donostiako Udalak Miguel Paredes eta Elena Morenoren omenez bi plaka jarri ditu, ETAren biktimak 1990an. Hauekin 19 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.

Ekitaldia Alde Zaharreko San Lorenzo kalean izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.

Miguel Paredes (33 urte) eta Elena Moreno (30 urte) senar-emazteak 1991ko apirilaren 6an hil ziren, ETAk suzko arma batekin egindako atentatu batean, San Lorenzo kaleko Txiki tabernatik irteten ari zela.

Javier Marcos Espiga, 18 urtekoa eta Logroñokoa, ere balaz zaurituta geratu zen ezustean bertatik igarotzen ari zenean. Gazteak Pasaiako Itsas Komandantzian soldadutza egiten ari zen.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima -.

2022/01/15-an argitaratua