Martxoak 15: trafiko eraginak 09:00etatik 11:00etara

Udaberriko lasterketa Antigua, Erdigunea eta Grosetik igaroko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, hilaren 15ean, Udaberriko Lasterketa dela eta, hiriko trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu 09:00etatik, gutxi gorabehera, 11:00ak arte.

Itxita

09:00etatik 11:00etara, gutxi gorabehera, honako bideak itxita egongo dira:
  • Elhuyar plaza: Manuel Lardizabal eta Europa plazaren artean, bi noranzkotan, trafikoari itxita
  • Tolosa eta Zumalakarregi Ibaeta plazatik (Erdialderantz), lasterketaren amaiera Kontxan sartu arte.
  • Kontxa pasealekua
  • San Martin (Antiguako noranzkoan bertakoak bakarrik behin lasterketa pasatuta)
  • Askatasunaren hiribidea: Urbieta eta Easo artean, hiriaren mendebalderako noranzkoan
  • Nafarroa hiribidea: Saguesen, Zemorian eta San Blasen bizi direnak eta garraio publikoa baino ezin izango da ibili.
  • Zurriola hiribidea – hiriaren irteerako noranzkoan

Probaren eraginpeko gainerako bideak koneatuta egongo dira beste errei bat sortuz, honela korrikalariak eta ibilgailuak bizikidetzan egongo dira.

Udaberriko lasterketa

Bi lasterketa jokatuko dira 5Km-koa 09:20an hasiko da eta 10Km-koa 09:30ean Azken hau, 11:00etan amaituko da, gutxi gorabehera. Irteera eta helmuga Antiguako EHUko Gipuzkoako Campusean egingo dira.

Ibilbideak:
5k: lasterketa Elhuyar plazaren eta Europaren arteko tartean hasiko da (irteera) – Europa plaza - Tolosa hiribidea - Zumalakarregi hiribidea - Kontxa pasealekua - San Martín kalea – Zubieta plaza (bira) – Zubieta kalea – Kontxa pasealekua - Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea - Europa plaza - lasterketa Elhuyar plazaren eta Europaren arteko tartean amaituko da (iritsiera)

10k: lasterketa Elhuyar plazaren eta Europaren arteko tartean hasiko da (irteera) – Europa plaza - Tolosa hiribidea (Ibaetako noranzkoan) – Ibaeta plaza (bira) – Tolosa hiribidea - Zumalakarregi hiribidea - Kontxa pasealekua - San Martín kalea - Foruen pasealekua - Espainia plaza - Argentinako Errepublikaren pasealekua - Zurriola zubia - Zurriola hiribidea (Sagueserako noranzkoan) – Zurriola hiribidea eta Nafarroa etorbidearen elkargunea (bira) - Zurriola - Zurriola zubia – Boulevard - Hernani kalea - Andia kalea – Miramar kalea - Askatasunaren hiribidea - Easo kalea - Xabier Zubiri plaza – Zubieta kalea - Kontxa pasealekua - Zumalakarregi - Tolosa hiribidea - Europa plaza - lasterketa Elhuyar plazaren eta Europaren arteko tartean hasiko da (helmuga)

Garraio publikoa

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Ekialdebus

2026/03/12-an argitaratua