Baremazioa berritzea
Donostiako Etxegintza Etxebizitza Erakunde Publikoak eguneratu egingo ditu alokairuko babes publikoko etxebizitzen eskaera guztiei esleitutako puntuazioak, 2026eko martxoaren 9ra arte egindakoak, egun hori barne.Puntuazio berriak esleitzeko, 2024ko ekitaldiari dagozkion datu fiskalak hartuko dira kontuan, bai eta interesdunek ordura arte aitortutako inguruabar pertsonalak ere.
Baremazioaren emaitza eta eskabide bakoitzari emandako puntuazioa posta elektronikoz edo SMS bidez jakinaraziko dira, eta alegazioak egiteko hamar egun balioduneko epea irekiko da. Ebatzi ondoren, behin betiko emaitza jakinaraziko da.
Hutsik dauden etxebizitza edo bizitoki berriak edo bigarren edo ondorengo okupaziokoak esleitzeko erabiliko dira azken zerrendak.
2026/03/05-an argitaratua