Abenduaren 31n Donostiako kaleetan San Silvestre lasterketa egingo denez, trafiko mozketak eta garraio publikoaren zerbitzuen aldaketak egingo dira ibilbidean zehar, 13:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera.
Irteera Easo kaletik emango zaio, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da eta Parte Zaharra eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30ak aldera.
Trafikoan eraginak
13:00etan Easo kalea moztuko da, zehazki, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatia, irteera muntaketa egin ahal izateko
13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako puntuak moztuko dira. Horregatik,
Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da
Satrusegi etorbideko sarrera itxiko da
Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Colón pasealekurantz desbideratuko dira
Urbieta – Zubieta – San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonek Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira