Haurtxokoak eta Gaztelekuak Otsailaren 2an zabalduko dira

Aurrez aurreko harremana berreskuratuko dute COVID 19ak eragindako egoeraren segurtasun neurriak bermatuz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Honako hauek dira IREKIERA DATAK:
  • Astelehenean, Otsailaren 1ean : Etxarriene
  • Asteartean, Otsailaren 2an : Altza, Amara, Bidebieta. Gros, Egia, Martutene eta Intxaurrondoko haurtxoko eta gaztelekuak
  • Ostiralean, Otsailaren 5ean : Aieteko Gaztelekua
  • Larunbatean, Otsailaren 6an : Antiguako haurtxoko eta gaztelekua

Eta ORDUTEGIAK honako hauek:

HAURTXOKOAK

Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene
Asteartetik Ostegunera: 17:00-19:30
Ostirala: 17:00-20:00
Larunbata: 17:00-19:30


Antigua
Larunbata: 16:00-18:15

GAZTELEKUAK

Altza, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene
Asteartetik Ostiralera: 17:30-20:00
Larunbata: 17:30-20:30

Aiete
Ostirala: 17:00-20:30
Larunbata: 16:30-20:00

Antigua
Larunbata: 18:30-21:00

ETXARRIENE
Astelehenetik larunbatera: 16:30-20:00

Bestalde, Haurtxokoetan parte hartu ahal izateko, aurretik HITZORDUAhartu beharko da, eguna eta txanda aukeratuz. Horretarako bi bide desberdin erabili ahalko dira:
• Posta elektroniko bidez: lehentasunezko bidea izango da.
• Telefonoz: posta elektronikoz egiteko arazorik egongo balitz, Haurtxokoan galdetu telefonoz egiteko aukeren inguruan.
Eta aste oso baterako egunak erreserbatzeko aukera egongo da

Bide beretik, Gaztelekuetan parte hartzeko ere aurretik hitzordua hartu beharko da eta erabili beharreko bideak berdinak izango dira: posta elektronikoz edo telefonoz. Eta taldeak osatu gabe egongo balira mementoan bete daitezke.

ADINAri dagokionean, gogoratu Haurtxokoetan HH5-LH5 ikasturteetan dauden haurrek parte hartu dezaketela, 2010 eta 2015 urteen artean jaiotakoak alegia.
Eta Gaztelekuetan berriz LH6tik aurrerako nerabeek; hau da, 2003 eta 2009 urteen artean jaiotakoak.

Halaber, Haurtxokoetan zein Gaztelekuetan bi TXANDA DESBERDINETANparte hartzeko aukera izango dute haurrek, nerabeek eta gazteek; eta txanda bakoitzean bi talde egingo dira:

Honako hauek dira HAURTXOKOETAKOtxandak :

Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Haurtxokoak:
◦ Asteartea, asteazkena, osteguna, larunbata: 17:00-18:00 eta 18:15-19:15
◦ Ostiralak 17:00-18:15 eta 18:30-19:45
Antigua Haurtxokoa:
◦ Larunbatak: 16:00-17:00 eta 17:15-18:15

Eta hauek berriz GAZTELEKUETAKOAK :

Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Gaztelekuak:
◦ Asteartetik – ostiralera: 17:30-18:30 eta 18:45-19:45
◦ Larunbatak: 17:30-18:45 eta 19:00-20:15
Aiete Gaztelekua:
◦ Ostiralak: 17:00-18:30 eta 18:45-20:15
◦ Larunbatak: 16:30-18:00 eta 18:15-19:45
Antigua Gaztelekua:
◦ Larunbatak: 18:30-19:30 eta 19:45-20:45

Kontuan izan parte hartzeko haurtxokoetako edota Gaztelekuetako BAZKIDE FITXA bete behar dela eta dagokion Haurtxoko/Gaztelekuan entregatuta izan behar dela

RATIOEI dagokienez, Haurtxokoetan, Hezitzaile bakoitzeko 5 haur egongo dira gehienez, 10 haur guztira. Talde bakoitza Haurtxokoko espazio batean egongo da, eta ez dira taldeak nahasiko.
Eta Gaztelekuetan Hezitzaile bakoitzeko 5 nerabe egongo dira gehienez, 10 nerabe guztira. Talde bakoitza Gaztelekuko espazio batean egongo da, eta ez dira taldeak nahasiko.
Altza Gaztelekuaren kasuan, bi talde sortuko dira, batean 4 neraberekin eta bestea 3 neraberekin.

Azkenik, eta SEGURTASUNA bermatzeko honako NEURRI hauek beteko dira bai Haurtxokotan eta baita Gaztelekutan ere:
• Musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da.
• Sartu eta irteterakoan eskuak garbituko dira gel hidroalkoholikoa erabiliz.
Ahaztu gabe Haurtxokora haurrak bakarrik sartuko direla eta guraso eta senitartekoek kanpoan itxaron beharko dutela.

Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxoko/Gaztelekura jo dezakezu.


HAURTXOKOAKGAZTELEKUAK
Haurtxoko Aiete
Tel. 943 483822
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
Gazteleku Aiete
Tel. 943 48 38 22
Email: gaztelekua_aiete@donostia.eus
Haurtxoko Altza
Tel. 943 48 10 34
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus
Gazteleku Altza
Tel. 943 48 14 90
Email:gaztelekua_altza@donostia.eus
Haurtxoko Amara
Tel. 943 48 19 44
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus
Gazteleku Amara
Tel. 943 48 15 85
Email: gaztelekua_amara@donostia.eus
Haurtxoko Antigua
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus
Gazteleku Antigua
Tel. 628 705571
Email: gaztelekua_antigua@donostia.eus
Haurtxoko Bidebieta
Tel. 943 390 005
Email:haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus
Gazteleku Bidebieta
Tel. 943 48 34 75
Email: gaztelekua_bidebieta@donostia.eus
Haurtxoko Egia
Tel. 943 48 28 28
Email:haurtxokoa_egia@donostia.eus
Gazteleku Egia
Tel. 943 29 80 31
Email: gaztelekua_egia@donostia.eus
Haurtxoko Gros
Tel. 943 32 12 17
Email: haurtxokoa_gros@donostia.eus
Gazteleku Gros
Tel. 943 29 12 41
Email: gaztelekua_gros@donostia.eus
Haurtxoko Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Gazteleku Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus
Haurtxoko Martutene
Tel. 943 48 33 66
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus
Gazteleku Martutene
Tel. 943 46 64 92
Email: gaztelekua_martutene@donostia.eus
Gazteleku Parte Zaharra
Cerrado

Edozein zalantza baduzu deitu edo idatziguzu:
gazteria@donostia.eus / 943481909

2021/01/28-an argitaratua