Hiriko interbentzio guneen lehentasuna jaso du Mugikortasun Bertikalaren Planak.

Azken helburua eremu bakoitzeko eta eremuen arteko oinezko eta txirrindularien joan-etorria sustatzea izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azken urteetan inbertsio handia egin da Donostian, garraio publiko bertikalaren inguruan. Elementu horiek oso harrera ona izan dute herritarren artean eta, gaur egun, auzune altuetan edo oztopo arkitektonikoak dauden lekuetan bizi diren herritar guztiek eskatzen dituzte.

Hala ere, garraio bertikala instalatzea ez da beti aukerarik onena ingurumena edota egoera ekonomiko edo soziala kontuan hartuta. Ikuspuntu ekonomikotik, hiriko elementu mekanikoak jarri eta mantentzea inbertsio handia da, bai ezarpen fasean, baita denboran zehar ekarriko duen mantentze-lanari begira ere.

Beraz, horren inguruko eskaerak antolatzeko plan bat diseinatu beharra dago. Kostua baloratu behar da, baina ez hori bakarrik; ekarriko duten onura soziala ere kontuan izan behar da. Onura sozial hori hiriko mugikortasun-sistemaren hobekuntzarekin erlazionatutako parametroen bidez neurtuko da, batez ere.

hiriko mugikortasun iraunkorra hobetzeko erabakiak hartzeko orduan tresna erabilgarria


Mugikortasun bertikalaren inguruko Donostiako Plan Gidariaren helburua zera da: hiriko mugikortasun iraunkorra hobetzeko erabakiak hartzeko orduan tresna erabilgarria izatea. Beraz, azken helburua eremu bakoitzeko eta eremuen arteko oinezko eta txirrindularien joan-etorria sustatzea izango da. Horretarako, mugikortasuna sortzen duten (trakzio-guneak) eremuak identifikatu behar dira, hala nola garraio publikoa, osasun zentroak, ikasketa zentroak eta abar. Era berean, horiekin lotutako erabiltzaile taldeak ere identifikatu behar dira, hala nola haurrak, adineko pertsonak, eta abar.

Gainera, planaren xedea orain arte burutu edo planifikatutako ekintzei jarraipena ematea da; beraz, aipatutako jarduerekin bat etorri beharko luke, eta honako egitekoen emaitzak aztertu:
  • Oinezko eta txirrindularien joan-etorria neurtu eta identifikatzea: Donostiako eremu bakoitzean dagoen oinezko eta txirrindularien joan-etorria (edo eremuen artekoa) nabarmentzea.
  • Mugikortasuna antzematea, nondik sortzen den erreparatuta: Mugikortasuna sortzen duten zentro edo eremuak eta horiekin lotutako erabiltzaileak identifikatzea.
  • Orografia eta pasabide mekanizatu posibleak aztertzea: Egungo ibilbideen orografia aztertzea, zailtasunak dauzkatenak antzeman eta aztertzeko.
  • Herritarren proposamenak aztertzea, egingarriak eta egokiak diren erabakitzeko.

Plan Gidaria ondorengo estekan aurki dezakezu

2017/10/05-an argitaratua