Erabiltzaileen errekor berria Dbusen

Bi milioi eta erdi bidaia baino gehiago 2023ko irailean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2023ko iraila izan da Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzua ematen duenetik Dbusen zerbitzuak gehien erabili direneko hilabetea.
Zehazki, 2.657.183 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko irailean baino %15,13 bidaia gehiago, orduan 2.254.978 bidaia erregistratu ziren eta.

Zifra horien arabera, 2023ko iraila da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost hilabete horiek:
  1. 2023ko iraila: 2.657.183 bidaia
  2. 2019ko urria: 2.641.815 bidaia
  3. 2023ko abuztua: 2.621.695 bidaia
  4. 2018ko abuztua: 2.599.594 bidaia
  5. 2011ko martxoa: 2.592.816 bidaia

QR txartelarekin ordaintzeko sistema


Era berean, irailaren 30a izan da Konpainiaren historian erabiltzaile gehien erregistratu deneko larunbata, Aste Nagusiko eta San Tomaseko larunbatak kenduta. 90.443 bidaia erregistratu dira, 2019ko larunbatetan batez beste erregistratu ohi zirenak baino %25,8 gehiago.

Dbusen zerbitzuen eskariaren igoera hori, halaber, QR txartelarekin ordaintzeko sistema abian jartzeak eraginda izan da, duela aste batzuetatik Dbusen autobus linea guztietan erabilgarri baitago. Sistema abian jarri denetik 500 unitate gutxi gorabehera saldu dira.

2023/10/05-an argitaratua