Kontsultatu babes publikoko etxebizitzen eskaeren puntuazio berriak

Eskatzaileek banaka kontsulta dezakete aurkeztutako eskabidearen puntuazioa, 2026ko martxoaren 9ra arte, eta hamar egun baliodun dituzte erreklamazioak aurkezteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Etxegintzak eguneratu ditu 2026ko martxoaren 9ra arte (egun hori barne) alokairu-erregimeneko babes publikoko etxebizitzen eskaera guztiei esleitutako puntuazioak.
Puntuazio berriak kalkulatzeko, 2024ko ekitaldiko datu fiskalak eta ordura arte aitortutako norberaren inguruabarrak hartu dira kontuan.

Nola kontsultatu puntuazioa

Internet bidez

· Posta elektronikoz edo SMS bidez jasotako kodea erabiliz, esteka honen bidez: emaitza kontsultatzea

      Oharra: eskaera asko daudenez, baliteke kodea edo lokalizatzailea berandu ailegatzea 24 ordu igaro eta jaso ez baduzu, jarri harremanetan Etxegintzako bulegoekin.
· BakQ edo ziurtagiri digitalaren bidez, esteka honetan: emaitzen kontsulta

Aurrez aurre

· Etxegintzako bulegoetan. Aurretiko hitzordua.

Erreklamazioak aurkezteko epea

Hamar egun balioduneko epea irekitzen da esleitutako puntuazioari buruzko erreklamazioak aurkezteko.

Honako hauek aurkeztu daitezke:

· Online, esteka honetan gaitutako izapidearen bidez: alegazioak

· Aurrez aurre:

      - Etxegintzako bulegoetan

      - Udalinforen bulegoetan

      Ez da onartuko posta elektronikoz egindako alegaziorik.

Informazio gehiago

Baremazioa

Kupoak

2026/03/13-an argitaratua