Iņigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei harrera

Ekainean Portugalen izandako Munduko txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominka lortu zituzten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak harrera egin die gaur arratsaldean Iņigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei. Llopisek Munduko txapeldunorde izan zen 100m sorbaldako S8 mailan, eta Nahia Zudairek, aldiz, brontzezko domina S8 mailako 400m libretan. Gainera, biek bakoitzaren disziplinako erreleboetan zilarrezko domina eta brontzezko domina lortu zuten, eta talde berean igeri eginda 4X100 m libretan brontzezko domina.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu eta honakoa esan die: “Oso harro gaude zuetaz. Benetan izugarria da bi donostiar maila gorenean ikustea, baina, biek munduko txapelketan domina irabaztea, are gehiago”.

Horiek horrela, Goiak segidakoa gaineratu du: “Iņigo, zu gehiagotan hartu zaitugu hemen. Zure lorpenak handiak dira. Eskerrik asko enbaxadore ezinhobea izateagatik. Eta Nahia, lan asko eginda maila gorenera iritsi zara. Hainbat eredu izan dituzu, baina ziur nahiz, orain zu beste hainbat igerilari eta kirolariren eredu izango zarela. Zorionak eta segi horrela!”.

Llopisek eta Zudairek Udalaren oroigarria jaso dute Donostiako alkatearen eskutik, baita udal korporazioaren ordezkarien txaloa ere.

2022/07/26-an argitaratua