Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak
Esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala, "Ekimen osasungarriak martxan", Euskara dirulaguntzak
Esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako esku-hartze sozio-hezitzaile eta psikosozialeko zerbitzua kontratatzeko espedientea, urteko 347.671 euroko oinarrizko lizitazio-aurrekontuarekin eta 2 urteko hasierako iraupenarekin (urtebeteko luzapen posiblea).
Zerbitzuaren helburua da gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden lau pertsona-talde kudeatzea, eta talde horiekin garatuko dira:
- Ahalduntzea edo kalteak murriztea sustatzen duten prestakuntza-jarduerak.
- Erabiltzaileentzako arreta indibidualizatua, honako hauek barne hartzen dituena: informazioa; esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala; segimenduko balorazioa; laguntza soziala; bitartekaritza eta euspen emozionala.
Euskara dirulaguntzak
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza publikoak emateko prozedura arautuko duten oinarriak onartu ditu, eta 2026ko aurrekontuko 304.249 euroko behin-behineko zenbatekoa erabiliko da horretarako.
Oinarri hauen helburua da euskara ikasi eta hobetzeko urteko dirulaguntza publikoak arautzea, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, bai eta herritarrek euskara ikastea eta hobetzea ere.
"Ekimen osasungarriak martxan"
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Gipuzkoako Batzordearen eta Donostiako Udalaren eta arteko hitzarmena, "Ekimen osasungarriak martxan" programaren barruan dauden ekintzak gauzatu ahal izateko.
Horrela, Haurtxokoen sareak, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Gipuzkoako Batzordearekin batera, prebentzioa helburu duen programa hau gauzatuko du, bizi-ohitura osasungarriekin minbizia eta beste gaixotasun batzuk prebenitu baitaitezke, ehuneko handi batean.
Jarduerak komunitatean ohitura osasungarriak zabaltzea du helburu, ingurune osasungarriagoak lortzeko. Haurtxokoetan egingo da, eta haurrek eta gurasoek modu ludiko eta dibertigarrian parte hartuko dute, jolasa tresna nagusia izanik.
Jarduera horiek bi ikuspegitan oinarrituko dira. Alde batetik, elikadura landuko da haurrek elikagai osasungarrien kontsumoa areagotzeko, elikagai ez-osasungarrien kontsumoa murrizteko eta komunitateko elikadura-ohitura osasungarrietan aldaketa iraunkorrak lortzeko. Eta bestetik, ariketa fisikoaren ikuspegia landuko da, egunero ariketa egitearen onurak azalduz.
2025/10/07-an argitaratua