Udalak Eugenio Olaciregui oroitu du

Plaka bat jarri da Ategorrieta-Uliako Bordatxipi kalean beren oroimenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 Bordatxipi Kalea


Donostiako Udalak Eugenio Olacireguiren omenez plaka bat jarri du, ETAren biktima 1997an. Honekin 20 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.

Ekitaldia Ategorrieta-Uliako Bordatxipi kaleko 14. zenbakian izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.

Eugenio Olaciregui Borda 39 urteko bizikleta saltzaileak garondoan tiro bat jaso zuen lankide baten zain zegoela Oiartzungo bere lantokira joateko, ETAk egindako atentatu batean.

Horrela, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, hurrengo pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima -.

2022/01/29-an argitaratua