ETXEGINTZAk berriz ekingo dio aurrez aurreko arretari, maiatzaren 26an hitzordua eskatuta.

Hitzordua eskatzeko sistema maiatzaren 25etik aurrera jarriko da martxan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Etxegintzak bere ohiko ordutegian berrekingo dio alarma deklaratu zenetik etendako aurrez aurreko arretari, eta, gainera, jarraitu egingo du herritarrei etenik gabe ematen zaien online eta telefono bidezko arretari eusten.

Aurrez aurre segurtasun-berme osoz eta pilaketak saihestuz erantzun ahal izateko, hitzordu bat erreserbatzea ezarri da aurretiazko eta ezinbesteko izapide gisa. Horretarako, aurretiko hitzordua erreserbatzeko sistema bat prestatu da, maiatzaren 25etik (astelehena) aurrera erabilgarri egongo dena, eta gehienez ere 15 minutuko arreta-denbora.

Hitzorduak honako kasu hauetan bakarrik erreserbatu ahal izango dira:
  • Webgunearen bitartez, maiatzaren 25etik aurrera.
  • Telefonoz, maiatzaren 25etik aurrera.

Garrantzitsua:
  1. Dokumentazio zuzenarekin joan beharko da. Horretarako, kontsultatu informazioa Etxegintzaren webgunean edo 943 481765, 943 481194 telefonoetara deituz.
  2. Idazki bat gure erregistroan aurkeztu nahi baduzu, ekarri dokumentua beteta, aurkeztu nahi dituzun dokumentuekin batera. Inprimaki hau jarriko dugu zure eskura.
  3. Hirugarren pertsona baten izapidea egin nahi baduzu, ekarri baimena eta baimena ematen duenaren NANaren kopia.
  4. Pertsona bakarra joan ahal izango da hitzordu bakoitzeko, salbu eta mendeko pertsona bati laguntzen bazaio.
  5. Bulegoetara joan beharko duzu maskararekin, eta debekatuta dago bertara sartzea sukarra baduzu, COVID sintomak badituzu edo norbaitekin bizi bazara.

2020/05/22-an argitaratua