Urriaren 1etik aurrera txakurrak hondartzetara sartu ahal izango dira
Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, «esan dezakegu udako hilabete guztietan, ekainaren 1etik irailaren 30era arte, hondartzetako okupazio-maila ertaina/handia izan dela. Udalari dagokionez, balantze positiboa egiten du, erantzun egokiak eman baitzaizkio erregistratutako gertaera bakoitzari, batez ere karabela portugesek eta marmokek sortutako arazoen aurrean: izan ere, kasu horietarako erregelamendu bat onartu behar izan zuen Udalak, eta horrek ondo funtzionatu du».
Denboraldia hasi aurreko mareen ondorioz, hondartzetan ez zen hondar-mugimendu handirik egin behar izan, sarbideetako eremuetan izan ezik, erabiltzaileen joan-etorri normala eta ohiko birprofilatzeak errazteko. Udaren erdialdean, DANA ekaitzak hondar asko eraman zuen tenis-klubetik gertu dagoen eremutik, eta, gainera, ekaitzaren ondorioz, horman zulo bat ireki zen. Horma konpontzen ari dira, eta azken egunetako mareek hondar dezente ekarri dute bertara.
Hondartzetan bainatzeko uraren osasun-kontrola egin da astero, eta emaitzak onak izan dira. «Denok dakigun bezala, karabela portugesak, marmokak eta salpak iritsi izana aipagarria izan da uda honetan: ziztada larriak eragin dituzte, batzuetan larriak, sorosleek eta ospitaleek artatu behar izan dituztenak. Gure kalkuluen arabera, 300 ale inguru erretiratu dira, batez ere FCCk badia garbitzeko erabili duen itsasontziaren bidez», azpimarratu du Carlos Garcíak.
Horrela bada, hondartza-denboraldia amaitu denez, hondartza-guneko balizak, gabarroiak, sorosleen zaintza-dorreak eta beste zerbitzu batzuk desagertu egingo dira datozen egunetan.
Urriaren 1etik maiatzaren 31ra arte, txakurrak hondartzetara sartu ahal izango dira, jabeek lagunduta. Hala ere, gogoan izan behar da jabeek gorotzak jaso behar dituztela, hiriko beste lekuetan bezala, Gizabideari buruzko Ordenantzak xedatuta dagoen moduan. Betebehar hori ez betetzen ez bada, Udaltzaingoak 50 eta 200 euro arteko isuna ezar dezake.
Erlazionatutako dokumentuak
2023/09/29-an argitaratua