Siriarako instrumentuen bilketa

Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Mugarik Gabeko Musikariak


1995ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Helburu nagusia haurrei laguntzea da, musikaren bidez, hizkuntza nazioartekoena baita eta haurtzaroa du ardatz, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren sektorea delako.


Musikak eta musikariek, munduan elkarrekin bizi diren etnien, herrien eta kulturen arteko harmoniaren, bizikidetzaren eta elkartasun-espirituaren alde, zeregin garrantzitsua dutela abiapuntutzat hartuta, musikaren eta haurren arteko elkartasunezko konpromisoa ezartzen saiatzen da, etorkizun hobea lortzeko laguntza materiala, premiazkoena eta kulturala, errentagarriena, emanez.


Egoera bereziko urte honetan eta erakundearen 25 urteko ibilbidea dela eta, Mugarik Gabeko Musikariak bi ekimen interesgarri jarri ditu abian, musikaren bidez batu, integratu eta egoera ahulean daudenak laguntzeko.



Kontzertu solidarioa


Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen antolakuntzarekin, kontzertu solidario bat eskeini zuen, ezarritako osasun-neurriak errespetatuz.


Azaroaren 25a, asteazkena, aukeratutako eguna izan zen, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratu zen.


1981etik, Latinoamerikak azaroaren 25ean ospatzen du Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna. Eskualdeko mugimendu feministek, emakumearen aurkako indarkeriaren tasarik altuenetako batekin, data hori aukeratu zuten Minerva, Patria eta Maria Teresa Mirabal omenez, 1960ko azaroaren 25ean Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz erail zituzten hiru ahizpa. Urte batzuk geroago, 1999an, Nazio Batuen Erakundeak aldarrikapen egunarekin bat egin zuen eta azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.


Entzunaldian estatuko eta nazioarteko 12 musika talde eta eskolek parte hartu zuten. Horien artean, aipatzekoak dira Guatemalako El Reencuentro kooperatibaren emanaldia, Roberto Narciso Chavarría egilearen Río Polochic obra joko dutelarik, Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa edo Mirzo Music Center-ena Kurdistandik.


Jesús María Alegría Urtiaga, Pinttu, Mugarik Gabeko Musikarien Zuzendaria, zuzenean izan zen gurekin Gasteizko egoitzatik, erakundea aurkezteko, esperientziak partekatzeko eta parte-hartzaileak agurtzeko. Gainera, Oihana Maritorenak aurkezle lanak egin zituen, ordu bat eta 15 minutuko iraupena izan zuen ekitaldian.

Kontzertua doakoa eta sarrera librekoa izan zen. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako kanalaren bidez eskeini zen zuzenean.



Siriarako tresnen bilketa


Bigarren urtez eta aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuz, non 200 instrumentu baino gehiago eman ziren, Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute.


Instrumentuen bankua zabalik dago Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika-materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako.


Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere.


Instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez. Baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira.


Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean.


Dohaintza egitera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta.


Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren egoitza nagusia (Atotxako Zelaia 3), arduratuko da instrumentuak biltzeaz.


Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.


2020/11/23-an argitaratua