Kirol Ekintzak 22/23: aurreinskripzioak ekainaren 6tik 15era

Guztira 22.000 plaza eskainiko dira, hainbat kirol modalitatetako 1.567 ikastarotan banatuta.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kirol Ekintzak 22/23 kirol jardueren kanpainak, datorren ikasturterako antolatutakoak, 21.983 plaza eskainiko ditu, aurreko ikasturtean baino % 11 gehiago, edukiera murrizketen bukaera, Altzako Kiroldegi berriko eskaintza eta Casanaoko arte martzialen eskaintza berriaren ondorioz. 2021/22 kanpainan 14.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurreko urtean baino % 12 gehiagok.

Jardueren eskaintza

Programa berri honen bidez, adin guztietarako eskaintza duten 80 kirol-modalitate baino gehiago hauta daitezke, bai igerilekuan bai aretoanbai pistetanbai aire libreanKirol Ekintzak hurrengo kanpainarako nobedade gisa Altza Kiroldegi berrian egongo den eskaintzaeta baita Casanaon ere arte martzialak eta dantzako eskaintza aipatu daitezke.

Izena emateko prozesua



Zozketa bidez esleituko dira Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo, Paco Yoldi, Egia, Altza eta Belodromoko jardueretarako dauden plazak. Horretarako, interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena ekainaren 6tik 15era bitartean.

Aldez aurreko izen-ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez aurkeztea gomendatzen da, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta Bidebieta, Bentaberri, Egia, Paco Yoldi, Etxadi, Altza eta Intxaurrondoko kiroldegietan ere jasoko dira. Zozketa ekainaren 20an egingo da.

Udaleko gainerako kirol-instalazioetarako (Zuhaizti, Manteo, Mons, Pio Baroja, Tenis Ondarreta, Casanao eta Arte Martzialen Aretoa), interesa duten guztiek harremanetan jarri beharko dute klub kudeatzailearekin, bakoitzean antolatzen diren jardueretan izena emateko prozesua kontsultatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/05/31-an argitaratua