Kirol Txartelaren abonuak %3 eta %5 artean igoko dira 2024rako

Abonatuek Euskadiko 90 herritako kirol instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izango dute txartelarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kirol Txartelaren modalitateen prezioak % 3 eta % 5 arteko igoerekin eguneratuko dira 2024rako.

Zehazki:

  • Helduentzako, familientzako eta hileko Kirol Txartelaren modalitateak %5 igoko dira
  • Gainerako modalitateak (adingabea, gaztea, desgaitasuna, 65+, familia ugaria, guraso bakarrekoa, eguerdia eta hileko adingabea) %3 igoko dira
  • Gizarte Kirol Txartelaren harpidetza, berriz, ez du aldaketarik izango, eta egungo 24 eurotan geratuko da

Prezio berri horien ondorioz, adibidez, Kirol txartela heldua duen pertsona batek euro bat gehiago ordainduko du hilean, eta familiako abonu batek, 1,64 euro gehiago hilean. Gainerako abonuetan, prezioen igoera txikiagoa da: adibidez, abonu gaztea duen pertsona batek 35 zentimo gehiago ordainduko ditu hilean, eta desgaitasuna duen pertsona batek 22 zentimo gehiago.

Azken urteotan egindako jarduerekin (Altza Kiroldegi berria, Zuhaizti eraberritzea, gimnasio berriak Yoldi eta Loiolako Erriberetan), Kirol Txartelak:

  • 17 kirol-instalaziotara sartzeko aukera emango du 2024an
  • Aukera emango du igerilekuak (7 kiroldegi igerilekuekin) eta gimnasioak (5.200 m2 gimnasio ekipatuekin) libreki erabiltzeko
  • Oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua egiteko
  • Doako kirol-jarduerak egiteko (Abonatuaren Ordua, Europako Astea, Gabonetan Non Stop)
  • Kirol Ekintzak Kanpainako ikastaroen prezioetan % 50eko deskontuak egiteko
  • Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzura sartzeko

Halaber, hondartzetako kabinak erabiltzen jarraitu ahal izango dute neguko denboraldian, eta zozketa esklusiboetan parte hartu ahal izango dute webguneko abonatuaren gunearen bidez.

Kirol Txartelaren prezio publikoak - 2024

MODALITATEAPREZIOA 2024
KT FAMILIKOA
413,70
KT FAMILI UGARIA
304,00
KT FAMILIA 65+
237,00
KT EZGAITASUNA DUTEN PERTSONAK
91,10
KT GURASOBAKARRA
245,50
KT HELDUA
240,90
KT ADINGABEA
92,00
KT 65 PLUS
134,40
KT GAZTEA
143,20
GIZARTE KIROL TXARTELA
24,00
KT EGUERDIA
166,50
HILABETEKOA HELDUA
29,20
HILABETEKOA ADINGABEA
17,00

2023/12/21-an argitaratua