IRLA MISTERIOTSUA

Haur H.Lehen H.D.B.H.BatxilergoaHeziketa ZikloaOsagarria
121231212EGCIPE.T.

Hartzaileak

8 -12 urteko ikasleak

Helburuak

- Santa Klara uharteko elementu naturalak eta giza elementuak behatu eta ezagutzea.
- Elementu naturalen kontserbazioarekiko sentsibilitatea eta errespetua sustatzea.
- Gizakiak ingurumenaren osagai gisa identifikatzea, bai eta naturarekin elkarreragiteko eta hura eraldatzeko duten gaitasuna ere

Zehar lerroak

- Santa Klara uhartea, kontserbatu beharreko gune berezi eta kaltebera.
- Santa Klara uharteko pasadizo eta bitxikeria historikoak.

Deskribapena

Itsasoa eta lurra, mendia eta hondartza, zelai eta zuhaiztia... Uharte honek ia denetarik dauka! Uharteko ibilaldi honetan, bertan dagoen biodibertsitatea ezagutzeaz gain, jolasen eta pisten bidez Kontxako badiaren erdian dagoen uhartetxo horretan ezkutatzen diren istorioak ezagutuko ditugu. Imajinatzen duzu nolakoak izango ziren Santa Klarako itsasargiko negu luzeak? Eta ia hutsik dagoen uharte bateko bizitza?. Zatoz ezagutzera!

Informazioa

Harremanetan Jartzeko:Cristina Enea Fundazioko hezkuntza saila, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara
Telefonoa: 943483500
E-maila: cristinaeneabisitak@donostia.eus
Aktibitatearen iraupena: 4 ordu, bazkaltzeko tartea aurreikusten da.
Hondaleara Bisita sartzen da

Itzuli