Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2026ko martxoak 31 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. "Salaketak eta salaketen aktak kudeatzeko sistema telematikoa hornitzea" xede duen kontratua esleitzea.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Hiriko kale-argiak eta hiri altzariak margotzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea onartzea.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Memoriaren lorategiko estalki bat egiteko proiektuari dagozkion obrak” egitea xede duen kontratazio espedientea onartzea.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Hiriko hainbat sektoretako ur-kontsumo indibidualak digitalizatzeko beharrezkoak diren neurketa-ekipoak hornitu, instalatu eta egiaztatzea, bai eta hautsitako eta gelditutako ekipoak ere xede duen kontratua esleitzea.
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduko Zuzendaritzaren suhiltzaile-etxea kudeatzeko SAAS modalitatean softwarea erabiltzeko lizentzia eskuratzeko hornidura” xede duen kontratazio espedientea onartzea.
  • 7 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Ilunbeko eremuan Donostiako campusa garatzeko Udalaren eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen arteko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria onartzea.
  • 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Arrats elkartearekin lankidetza-hitzarmena onartzea, bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Aukerak programaren garapen esperimentalerako.
  • 9 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. 2026ko ekitaldiko dirulaguntzak ematea erretiratuen eta aurre-erretiratuen elkarteei, eta 2026ko bigarren ordainketa onartzea.
  • 10 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. "Kontadores gazte zentroko zerbitzua kudeaketa" kontratuaren lehen aldaketa onartzea.
  • 11 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. “Ondarreta eta Ulia udal gazte aterpetxeetako instalazioetan zaintza eta sarbideen kontrol zerbitzuen prestazioa” xede duen kontratuaren 1. sorta (Ondarretako aterpetxea) suntsiarazteko espedientearen hasiera onartzea.
  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Programazio,Kudeaketa eta Lurralde Informazio Zerbitzua. Astiñene Baserria eta haren lurren desjabetze proiektuaren eraginpeko titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.
  • 13 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 14 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2025eko abenduan eta 2026ko urtarrilean egindako zerbitzu berezien berri ematea.
  • 15 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Villa Saliako eguneko zentroko obren zuzendaritza fakultatiboaren zerbitzu-kontratuaren azken ordainketa onartzea.
  • 16 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Prezioen salbuespenezko berrikuspena aitortzea eta Kontxako barandako obren kontratua likidatzea (II A fasea).
  • 17 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko proiektuari dagozkion obren azken ziurtagiria onartzea.
  • 18 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Zaragoza plaza berrurbanizatzeko exekuzio - proiektua onartzea.
  • GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. "Udaleko prentsa aretora zuzendutako bistaratze profesionaleko pantaila baten hornidura" xede duen kontratua atzera egitea.
  • GZK 2 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. “Udalerriko bideak eta antzeko beste batzuk garbitzeko zerbitzua” xede duen kontratuaren lehen aldaketa onartzea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2026ko martxoak 31 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 19 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua. Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta salbamenduko zerbitzuetako funtzionarioen plantilla aldatzea onartzea.