Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko ekainak 18 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Katalin Erauso HLHI-an kanpoko arotzeria ordezkatzeko proiektuan” jasotako obrak gauzatzea xede duen kontratua esleitzeko proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Udalaren eta bere erakunde autonomoen edo hura egituratzen duten edo hark parte hartzen duen enpresa erakunde publikoen eta tokiko merkataritza-sozietateen zerbitzuan dagoen langilerentzako bizitza eta istripuen aseguroen noizbehinkako kontratazio bateratua onartzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Loiolako apeaderoko obrengatik Adif-en aldeko finka baten mutazio demaniala onartzea.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Martuteneko apeaderoko obrengatik Adif-en aldeko finak baten mutazio demaniala onartzea.
  • 6 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko lehen hiruhilekoan emandako zerbitzuak finantzatzeko gastua onartzea, Gizarte Zerbitzuen arloko Administrazio arteko Hitzarmenaren arabera.
  • 7 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Arrasate kaleko 51. zenbakian ostatu-zerbitzua kudeatzeko Udalaren eta Zorroaga Fundazioaren arteko hitzarmenaren aldaketa.
  • 8 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Kalean utzitako ibilgailuak edo ibilgailu hondarrak kaletik kendu, eraman, tratatu, deskontaminatu eta baja administratiboa emateko zerbitzua"ren kontratuaren bigarren eta azken luzapena onartzea.
  • 9 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 10 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorrak. Pauso Berriak programari dagozkien hitzarmenak onartzea (2019-2023).
  • 11 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Hautaketa Zerbitzua. Berariazko lehiaketarako deia egitea, Zuzendaritza Juridikoaren alboko teknikari lanpostua zerbitzu-eginkizunetan edo, hala badagokio, bitarteko funtzionario izendatuta aldi baterako betetzeko.
  • 12 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Hautaketa Zerbitzua. Zuzendaritza-postuen zerrenda aldatzea eta Osasun eta Ingurumen Zuzendariaren zuzendaritza-organoa hautatzeko deialdia onartzea.
  • 13 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2024ko apirileko aparteko orduengatik haborokinak emateko ebazpenaren berri ematea.
  • 14 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. "Altzako Tomasene eraikinaren ondoan aparkaleku bat urbanizatzeko proiektua" burutzeko obren amaierako ziurtagirian egindako akatsak zuzentzea.
  • 15 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. "Errege etxolaren eta Antiguako tunelaren arteko Kontxa pasealekuko kostaldeko hormaren hegala konpontzeko eta handitzeko proiektua, II C fasea" proiektuan egindako akatsak zuzentzea.
  • 16 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. "Bretxako Arrandegi Eraikinean kirol pista gaitzeko proiektua”ren obra kontratuari dagokion azken ziurtagiria onartzea
  • 17 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Villa Salia eraikinean etxegabeko pertsonentzako eguneko zentro bat egokitzeko obren kontratuaren 1. aldaketa onartzea.
  • GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. FORUM SPORT S.A.-ren prozeduran interesdun izateko eskaera ezesteko eta informazio publikoa eskuratzeko eskaera baiesteko proposamena.
  • GZK 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Espedientean dagoen dokumentazio guztia telematikoki eskuratzeko eskaerari buruzko proposamena.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko ekainak 18 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 18 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. ZU.03.1 Landaberri azpieremuaren xehetasun-azterlana, ZU.03 Katanbide eremukoa, behin betiko onartzea.
  • 19 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Espedientea auzitegira bidaltzea eta lege zuzendaritzari agintzea babestu dezala Donostiako Udalak hartu zuen erabaki bat: Hiria antolatzeko Plan Orokorraren aldaketa puntuala "IB.13 Igara" eta "IB.14 Illarra Berri" hirigintza-eremuei dagokienez, bai eta erregenea inguruko lursail bat birsailkatzea ere, espazio libreen sistema orokorra zabaltzeko ebazpena berrestea.