Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko ekainak 11 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Alkatetza eta talde politikoak. Alkate. Onartzea Sportek Hub proiektua gauzatzeko dirulaguntza zati batean itzultzea.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Udaltzaingoarentzako lau patruila ibilgailu renting sistemaren bidez hornitzeko kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Ondarreta eta Ulia udal gazte aterpetxeetako instalazioetan zaintza eta sarbideen kontrol zerbitzuen prestazioa” xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. LO.01.1 Loiolako Hiri Lorategia HE urbanizatzeko proiektua, BIM teknologia bidez aurreikusitako obren zuzendaritza fakultatiboaren kontratazio espedientea onartzeko proposamena
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Foru Kontratazio Zentralaren bidez Gas Naturalaren hornidurarako esparru-akordiotik eratorritako kontratuaren lehen luzapena onartzeko proposamena.
  • 7 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoa antolatzea eta gauzatzea xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 8 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Euri-uren eta errekastoen ingurumen-kudeaketa jasangarriaren proiektuan aurreikusitako jarduerak zabaltzeko publizitate zerbizuak xede duen kontratua esleitzeko proposamena. Next Generation funtsekin finantzatutako kontratua.
  • 9 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Ondarreta hondartzan jartzekoak diren bi kiosko-tabernaren ustiapena kudeatzeko zerbitzuen emakidaren kontratuaren esleipen-proposamena".
  • 10 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Udal Gizarte Abegi Etxeko Sukalde Zerbitzua” xede duen kontratazio espedientearen onarpen proposamena.
  • 11 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Uliako eta Ondarretako aterpetxeetako funda, maindire eta toailak alokatu eta garbitzeagatik fakturak ordaintzea onartzea.
  • 12 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Kontxako hondartzako kabina kolektiboetan sarbideak kontrolatzeko sistema bat hornitzeko eta instalatzeko” kontratua suntsiaraztea onartzea.
  • 13 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Aldamar kaleko saneamendu-kolektorea birgaitzeko eta hobetzeko obra-kontratuaren azken ziurtagiria onartzea.
  • 14 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AM.05 Loiolako Erriberak" H.Eko G.000.7 Lurzatiko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onespena.
  • 15 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Atotxarreka bidean 14 etxebizitza atxiki eraikitzeko, a.40.1 eta a.40.2 lurzatiak
  • 16 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Obra handiko lizentzia ematea Marrutxipi kaleko 45 zenbakian (Guk Egina) 10 etxebizitza, garaje eta trasterleku eraikitzeko.
  • 17 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta Udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 18 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Ez onartzea berraztertzeko errekurtsoa Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 19an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, bide publikoan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordetzeko zerbitzuaren kontratua ez dela bete adierazi zen.
  • 19 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Udala eta bere erakunde autonomo, enpresa erakunde eta udal sozietate publikoen bizitza eta istripu aseguruen kontratazio bateratua noizen behin aurrera eramateko hitzarmenak onartzea.
  • 20 - Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduak Zuzendaritza. Zuzendaritza. "PSISerako garabi hidraulikoa eta elurra kentzeko palarako plaka dituen karga garraiatzeko kamioi baten hornidura" kontratuaren kitapena onartzea.
  • 21 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. "Enogastronomia-arloko gizarte-turismoko sektoreko enpresei ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzeko laguntzen programa. EBk finantzatua – NextGenerationEU" oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia onestea, eta Donostiako Sustapena S.A. erakunde laguntzaile izendatzeko hitzarmena onartzea.
  • GZK 1 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Hautaketa Zerbitzua. C2 eta E azpitaldeetako plazak lehiaketa bidez betetzeko egonkortzeko salbuespenezko prozesuko oinarrien akats zuzenketa.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko ekainak 11 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 22 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Irakasle lanak egiteko bateragarritasuna
  • GZK 2 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AÑ.01 Atotxa Erreka" eremuko A.500.55 partzelaren ""ED-2023-0207" xehetasun azterketaren behin betiko onespena.