Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko maiatzak 21 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Alkatetza eta talde politikoak. Alkate. Dirulaguntza zuzena ematea "Kapeldunen ibilbidea" izeneko ekitaldia antolatzeko.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Orixe Zuloaga HLHI-ko fatxada nagusia zaharberritzeko Proiektuari dagozkion obren kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Gu ere antzezle” programa antolatzea eta gauzatzea xede duen kontratua esleitzeko proposamena.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Udala ordezkaritza-altzariz hornitzeko” kontratua esleitzeko proposamena.
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Azkarate-Enea eraikina modu pribatiboan erabiltzeko emandako administrazio-emakidaren aldaketa onartzea.
  • 7 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Programazio, Azterlan eta Aurrekontu Zerbitzua. Aurrekontu aldaketa onartzea, Altzako hiri-berroneratzea, anbulategiko irisgarritasuna eta kiroldegiko instalazio fotovoltaikoari buruzkoa.
  • 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Udala eta "La Caixa" Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, adinekoen programa garatzeko.
  • 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Berdintasun, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. Zuzeneko diru-laguntza ematea Euskadiko GGKEen koordinatzaileari.
  • 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. "Hiriko barandak, oinezkoen babesgarriak, itxiturak eta hirian diren bestelako errementaritza-lanak konpondu, berritu eta mantentzeko zerbitzu" izeneko kontratuaren lehen luzapena onartzeko erabakiaren xedapen-zatiko lehen puntuaaren akats zuzenketa onartzea.
  • 11 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Onartzea bide publikoa okupatu ahal izatea, bisita turistiko gidatuak egiteko, aldez aurreko komunikazioa aurkeztu bidez.
  • 12 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 13 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorrak. Tokiko esparruko Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua (ELOGE) lortzeko Udalak EUDELekin hitzarmena onartzeko akordio proposamena.
  • 14 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Hautaketa Zerbitzua. Ingurumeneko goi-mailako teknikariaren plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko egonkortze-prozesuaren oinarrien hutsen zuzenketa.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko maiatzak 21 eguneko bilkuraren laburpena: