Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko apirilak 30 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 1 - Lege Zuzendaritza. Idazkaritza Nagusia. Aurreko bileraren akta irakurtzea eta ontzat joz gero, onartzea.
  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. "Donostiako Udalaren eta bere erakunde autonomoen edo paramunizipalen edo eratzen duten edo parte-hartzea duen erakundeetan, erakunde publiko zein enpresa entitate publiko eta merkatal sozietateen aseguru pribatuen” kontratuaren hirugarren aldaketaren akordio-proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. "Kontxako pasealekuko kostaldeko horma konpondu eta handitzeko proiektua, Errege etxolaren eta Antiguako tunelaren artean" burutzeko emakida aldatzeko Kostaldeko Zuzendaritzari eskaera egitea onartzea.
  • 4 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Adinekoentzako apartamentuen eraikinetako zerbitzu-kontratuaren lehen luzapena onartzea, gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezientzat eta gizarteratze-enpresentzat erreserbatua.
  • 5 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoeretan kasuak kudeatzeko zerbitzuaren pleguan aurreikusi gabeko eta behin betiko bigarren aldaketa onartzea.
  • 6 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 1. aldaketa onartzea, pleguan aurreikusita ez dagoena eta behin behineko izaera duena, Europar Batasunak finantzatutako Errekuperazio, Transformazio eta Erresilizentzia Planean
  • 7 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Berdintasun, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. Dirulaguntza zuzena ematea Bidezko Merkataritza Donostian 2024 proiektua gauzatzeko.
  • 8 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. 2024ko Hezkuntza ataleko dirulaguntzen oinarriak onartzea.
  • 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Zuzendaritza. "Txiki-Txoko: seme-alabak dituzten emakume etorkinekin esku-hartu eta laguntza" proiekturako dirulaguntza zuzena ematea.
  • 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Erdialdean ura banatzeko sare nagusia berritzeko obra-kontratuaren azken ziurtagiria onartzea. Askatasunaren hiribidea-Mirakruz kalearen tartea.
  • 11 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 12 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Comunidad de Aparcamientos de la Plaza Sauceri, Sauce plazan ibilgailu arinentzako lurpeko aparkalekua eraikitzeko eta ustiatzeko administrazio-emakidaren kontratuaren esleipendunari, errekerimendua egitea, errekerimendu hau jakinarazi eta 30 eguneko epean aparkalekuko saretak konpontzeko lanak has ditzan.
  • 13 - Udaltzaingoa. Zuzendaritza. Lankidetza hitzarmena onartzea, Udaltzaingoaren Flex Control aplikazioa hobetzeko.
  • GZK 1 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Villa Salia eraikinean etxegabeko pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko obrak amaitzeko gauzatze proiektuari dagokion obra kontratuaren hasierako 1. aldaketaren baimena eta behin - behineko jarraipena onartzea.
  • GZK 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Bretxa eremuko urbanizazio osagarriko proiektuaren separatari dagozkion obrak” gauzatzea xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • GZK 3 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. "Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko proiektua" onartzea

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko apirilak 30 eguneko bilkuraren laburpena: