Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko apirilak 23 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Ondarreta eta Uliako gazte aterpetxeetako arropa eta ikuztegia hornitzea” xede duen kontratua esleitzeko proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Zurriolako hondartzan igeriketa eskola, haur parkea eta kiosko-taberna zerbitzuen kudeaketa ematea xede duen zerbitzu-emakida” kontratazio espedientea hutsik aitortzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Bizitza operatiboaren amaierara iritsi diren bi ibilgailuren jabetza doan lagatzeko proposamena irabazi-asmorik gabeko erakundeari.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Okendo aldeko eremuan partzelak bereizi eta elkartzeari buruzko lehen dokumentua onartzea
  • 6 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Haurrak udan mintza-jolasean haurrentzako jarduera antolatu eta gauzatzeko zerbitzu kontratuaren bigarren eta azken luzapena eta kontratuaren bigarren aldaketa.
  • 7 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Berdintasun, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. ”Larrialdia Gazan - Erantzuna Gazako haurren behar humanitarioei - Osasun eta Wash (Ura, saneamendua eta higienea) funtsezko horniduren erosketa eta banaketa ” proiektuari diru laguntza zuzena ematea.
  • 8 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Altza Haurtxokoan eta Gaztelekuan adin txikikoekin 2019ko ekainean dinamizazio zerbitzua dela eta ordaindu gabeko fakturen ordainketa.
  • 9 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Miramar jauregiko parkean paperontziak eskuratu eta instalatzeko kontratuaren likidazioa onartzea.
  • 10 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. “IB.12.1 Illarra” egikaritza unitatearen birpartzelazio proiektuaren osagarria onartzea.
  • 11 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Markotegi bidea eta Zelaiarte Kalean 40 etxebizitza atxiki eraikitzeko obra handi baimena ematea.
  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Programazio,Kudeaketa eta Lurralde Informazio Zerbitzua. Aizmendi hondakin geldoen zabortegiaren inguruko lursailei buruzko desjabetze-proiektuari dagokion balio justua ordaintzea.
  • 13 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 14 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Polis Aisbl elkarteko kide aktibo gisa zuen partaidetza uztea.
  • 15 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Abegi Etxea gizarte harrerako zentroaren eranskina eraberritzeko exekuzio proiektuari dagokion obra kontratuaren lehen aldaketa onartzea.
  • 16 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. “Etxean zaintzeko eta laguntzeko estrategian lagundu nahi duen udal estrategia” azpiproiekturentzat Foru Aldundiak emandako dirulaguntza onartzea (Next Generation Funtsekin finantziatua).
  • GZK 1 - Alkatetza eta talde politikoak. Alkate. Hauteskunde autonomikoak ospatu ondoren, PP Udal Taldeak eskatutako ordezkarien aldaketak.
  • GZK 2 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Bretxako eremuaren urbanizazio proiektu osagarriaren separata onartzea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko apirilak 23 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 17 - Kontuhartzailetza eta Kontabilitatea Zuzendaritza. Kontabilitatea. 2023ko ekitaldiari dagokion Kontratazioaren Kontrol Batzordearen urteko memoriaren berri ematea