Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko apirilak 16 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Familiak Bidelagun. Atzerritar jatorriko familiei laguntzea” zerbitzua kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Akats zuzenketa proposamena “Udalerriko bideak eta antzeko beste batzuk garbitzeko zerbitzua” xede duen kontratazio espedientean.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Ondarreta eta Ulia udal gazte aterpetxeetako instalazioetan zaintza eta sarbideen kontrol zerbitzuen prestazioa” xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Ondarreta eta Uliako gazte aterpetxeetarako catering zerbitzua, garbitzea eta jantoki zerbitzua barne” xede duen kontratua esleitzeko proposamena.
  • 6 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. "Oporretan Euskaraz 2024" udako jardueraren oinarriak eta funtzionamendu arauak onartzea.
  • 7 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. "Oporretan Euskaraz 2024" kontratuaren bigarren luzapena onartzea.
  • 8 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Fermin Kalbeton 15 zenbakiko etxebizitzetako bizikidetza unitateak larrialdietan birkokatzearen ondoriozko gastuak onartzea.
  • 9 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko laugarren hiruhilekoan emandako zerbitzuak finantzatzeko gastua onartzea, Gizarte-zerbitzuen arloko administrazioen arteko hitzarmenaren arabera.
  • 10 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Hondartzetan eguzkitako, aulki eta etzaulkiak egunero alokatzeko eta sasoiko abonatuei arreta emateko zerbitzuen kontratuaren lehenengo eta azken luzapena onartzea.
  • 11 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. Tamaina handiko hondakinak eta gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko, berrerabiliak eta birziklatuak izan daitezen prestatzeko eta balorizatzeko kontratuaren bigarren luzapena onartzea.
  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "ZU.03.1 Landaberri" azpieremuaren xehetasun azterketaren hasierako onespena.
  • 13 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. “IN.03 Intxaurrondo Berri” H.E.ko Marrutxipi 45 azpieremuaren Birpartzelazio Proiektuaren behin betiko onespena.
  • 15 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. “Sektore ozioturistikoko enpresa-proiektuak digitalizatzeko laguntzen programa. Europar Batasunak finantzatua – Next GenerationEU” dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzea, baita Donostiako Sustapena SA laguntza hauek kudeatzeko erakunde laguntzaile izendatzeko hitzarmena.
  • GZK 1 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Paseo Berriko ferialeko elektrifikazio proiektuari dagozkion obra kontratuaren epearen etete partziala onartzea (1.sorta).
  • GZK 2 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. FCC MEDIO AMBIENTE, S.A.k aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa onestea.
  • GZK 3 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Lankidetza-hitzarmenaren onarpena, Udalaren eta Uraren Euskal Agentziaren artekoa, gaur egun lurpean dagoen Añorgako errekaren zatia aire zabalera ateratzeko.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko apirilak 16 eguneko bilkuraren laburpena: