Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko apirilak 09 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Alkatetza eta talde politikoak. Alkate. Añarbeko Mankomunitateko udal ordezkarien izendapenean egindako akatsa zuzentzea.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Marruseko baratzeak berregokitzeko proiektua (2.0 fasea)”-ri dagokion obra kontratuaren 2. sorta esleitzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Katalin Erauso HLHI-an kanpoko arotzeria ordezkatzeko proiektuan jasotako obrak gauzatzea" xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Aglomerazioko zarataren aurkako ekintza-plana egiteko laguntza teknikoa” xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Kostaldeen Zerbitzu Probintzialari jakinaraztea Udalak berariaz onartzen dituela Itsas Zurriola eraikinaren emakida aldatzeko ezarritako baldintzak.
  • 7 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Hiriko establezimenduetako kanpo errotuluak zein barruko errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.
  • 8 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea.
  • 9 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Berdintasun, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna Atala. "Zaporeak elikadura solidarioaren alde lanean" proiektuarentzat diru laguntza zuzena ematea.
  • 10 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Gas hornidura dela eta ordaindu gabeko fakturen ordainketa.
  • 11 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AÑ.01 Atotxa Erreka" (Añorga) HEko A.500.1-2-3-4 lurzatien birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespena.
  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Ez ematea Mugitegi kaleko 13 zenbakian emandako obra handi baimenaren aldaketa.
  • 13 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 14 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Hautaketa Zerbitzua. Lehiaketa berezirako deia egitea hainbat lanpostu, zerbitzu eginkizunen bidez, aldi baterako betetzeko.
  • 15 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Pasai San Pedro hiribidearen eta Bidebietaren artean bidegorria egiteko proiektu eguneratuaren aldaketa burutzeko obra kontratuari dagokion azken ziurtagiria onartzea.
  • 16 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Next Generation funtsekin finantzatutako 'Merkataritza jarduna indartzea gune turistikoetan' azpiproiektua egiteko Donostiako Sustapena SA-ri egindako enkargu aldatzea exekuzio epeak eta kopuru berriak zehazteko.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko apirilak 09 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 17 - Lege Zuzendaritza. Idazkaritza Nagusia. Jakinaraztea bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoaren araudiaren bigarren aldaketaren hasierako onespena onartzea erabaki zuen akordioa behin betiko bihurtu dela.
  • GZK 1 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "AÑ.03.1 Añorgako Geltokia" azpiesparruko hiri antolamendurako plan bereziaren behin betiko onarpena.