Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko martxoak 19 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Alkatetza eta talde politikoak. Alkate. Hainbat udal-erakundetan PP eta Elkarrekin Donostia talde politikoetako ordezkariak, uko egiteagatik, kargutik kentzeko eta berriak izendatzeko proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Euri-uren eta errekastoen ingurumen-kudeaketa jasangarriaren Proiektuan aurreikusitako jarduerak zabaltzeko publizitate zerbizuak xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena, Next GenerationEU Europako Funtsekin finantzatua.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “DSS-en Helmuga Turistikoaren Jasangarritasun- Estrategia gizarteratzeko kanpainarako zerbitzu kontratua, Next GenerationEU Europako Funtsekin finantzatua” xede duen kontratua esleitzeko proposamena.
  • 5 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. "Hiriko bideak eta antzeko beste batzuk garbitzeko zerbitzua" xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 6 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Ezestea fakturen ordainketa, Arcco Amara eraikinean eratutako zerbitzu publikoaren administrazio-emakida bidezko kudeaketa kontratuari dagozkiona.
  • 7 - Euskara Zerbitzua. Administrazio Bulegoa. Onartzea Victoria Eugenia Antzokia SA entitatearekin hitzarmena sinatzea, 2024 Donostia Antzerki Saria antolatzeko (25. edizioa).
  • 8 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Protoi Terapia Unitatea eta kanpo kontsulten eraikina egiteko obra handi baimena ematea.
  • 9 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Zabaleta kalean 29 zk. 22 etxebizitza, garajeak eta merkataritza lokala eraikitzeko obra handi baimena ematea.
  • 10 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 11 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. Udal-langileen 2022ko ordainsariak %0,5 igotzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • 12 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. Anoetako Udal estadioko lokal batean Donostiatik-eko bulegoak egokitzeko oinarrizko proiektua eta egikaritze eta jarduera proiektua idazteko zerbitzu kontratua suntsiarazteko espedientearen hasiera.
  • 13 - Proiektu eta Obren Zuzendaritza. Zuzendaritza. "Bertsolari Txirrita, 56 Jolastokieta inguruko eskailerak birgaitzeko proiektua” burutzeko obra kontratuari dagokion azken ziurtagiria onartzea.
  • GZK 1 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari irizpena eskatzeko proposamena, Bretxako merkatua ustiatzeko eta kudeatzeko emakida-kontratua suntsiarazteari buruz, ebazteko gehienezko epea etenda.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko martxoak 19 eguneko bilkuraren laburpena: