Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko otsailak 06 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. “Suhiltzaileen zerbitzurako 23 irrati eramangarri digital eta 10 irrati mugikor digital hornitzea eta martxan jartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren DMR Tier III sareari atxikitzeko” xede duen kontratuaren esleipen proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Igogailuen mantenimendu zerbitzua emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontratazio Zentralaren Esparru Akordiotik eratorritako bederatzigarren kontratua esleitzeko proposamena.
  • 4 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Atotxa Erreka hirigintza eremuko Udalaren Lurzoru Ondareko 3 lursail eraikigarrien zatitu gabeko erdien lehiaketa bidez besterentzeko 2. sortaren bigarren esleipen proposamena.
  • 5 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen ordainketa aurreratua zahar-etxeentzat ordaintzea.
  • 6 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Gazteria, Hezkuntza eta Aterpetxeen Atala. Ulia udal gazte aterpetxean gosari, bazkari eta afari zerbitzua dela eta fakturen ordainketa.
  • 7 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Mons pasealekuko 119. zenbakian 40 etxebizitza, garajeak, trastelekuak eta urbanizazio osagarria eraikitzeko lizentzia aldatzea.
  • 8 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Programazio,Kudeaketa eta Lurralde Informazio Zerbitzua. Ordaintzea "ZU.08 Eskuzaitzeta Hirigintza Eremua urbanizatzeko 7. separataren proiektuan aurreikusitako obra-zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko lanei" dagokion azken ordainketa.
  • 9 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 10 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. SICE VECTALIA ABEEk aurkeztutako alegazioak ezestea, bide publikoan aparkatutako ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordailuan uzteko zerbitzu-kontratua berrorekatzeko eta, subsidiarioki, suntsiarazteari buruzkoa.
  • 11 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Mugikortasuneko eta Garraio Jasangarriko zinegotzi delegatuaren 2023ko abenduaren 7ko Ebazpenaren aurkako berraztertze-errekurtsoa Zati batean estimatzea; Ebazpen hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 19an berretsi zuen. Ebazpen horretan kontratua ez dela bete adierazten da eta bermea konfiskatu eta exekutatzea egintzen da.
  • GZK 1 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Next Generation - DS erakunde laguntzaile izendatu dirulaguntza deialdirako, eta Connecting talent-Biodibertsitatea 2024 (Artikutza) laguntzetarako deialdia onartu.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko otsailak 06 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Behin betiko onarpena ematea hiria antolatzeko plan orokorraren aldaketa puntuala "IB.13 Igara" eta "IB.14 Illara Berri" hirigintza-eremuei dagokienez, bai eta Erregenea inguruko lursail bat birsailkatzea ere, espazio libreen sistema orokorra zabaltzeko.
  • GZK 2 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Igeldoko Toki Entitate txikia sortzea ebaztea.
  • GZK 3 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Onartzea Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren oinarria izango den lurraldeko hautesleei kontsulta egitea -Udalbatzaren ondoren egitekoa- Tokiko Erakunde Txikiaren sorrerari buruzko iritzi ez loteslea jasotzeko.